"576227"^^ . "Lapurdiko itsasaldea Baiona, Angelu, Biarritz, Donibane Lohizune, Hendaia eta, barrurago, Hiriburu, Uztaritze eta Ezpeletako kantonamenduek osatzen duten eskualdea da. Hendaiako kantonamenduak 77 km\u00B2 eta 32.900 biztanle (2011) ditu, hau da, 427 biztanle kilometro koadro bakoitzeko.Donibane Lohizuneko kantonamenduak, berriz, 51,87 km\u00B2 eta 24.661 biztanle: 475 biztanle kilometro koadroko. Angelu herria bi kantonamendutan dago banatua: Angelu Hegoaldekoa eta Angelu Iparraldekoa. Azterlan honetarako, ordea, herri osoa hartuko da kontuan. Angeluk, beraz, 26,93 km\u00B2 eta 38.581 biztanle ditu: 1.432 biztanle kilometro koadroko. Biarritz herria ere bi kantonamendutan dago banatua: Biarritz Ekialdekoa eta Biarritz Mendebaldekoa, baina azterlan honetan herri osoa hartuko da kontuan. Biarritzek, beraz, 11,66 km\u00B2 eta 25.903 biztanle ditu, alegia, 2.221 biztanle kilometro koadro bakoitzeko. Baiona hiru kantonamendutan banatua dago: Baiona Ekialdekoa, Baiona Mendebaldekoa, eta Baiona Iparraldekoa. Azkeneko kantonamendu horrek Baionako iparraldea ez ezik Bokale herria ere hartzen du. Baionak, beraz, 27,50 km\u00B2 eta 52.856 biztanle ditu bere osoan: alegia, 1.922 biztanle kilometro koadro bakoitzeko. Hiriburuko kantonamenduak 71 km\u00B2 eta 15.725 biztanle ditu: 221 biztanle kilometro koadroko. Ezpeletako kantonamenduak, berriz, 180 km\u00B2 eta 15.949 biztanle ditu, alegia, 89 biztanle kilometro koadro bakoitzeko. Eta Uztaritzeko kantonamenduak 173 km\u00B2 eta 24.828 biztanle ditu, edo beste era batera esanda, 143,5 biztanle kilometro koadro bakoitzeko."@eu . . . "Lapurdiko itsasaldea"@eu . "Lapurdiko itsasaldea Baiona, Angelu, Biarritz, Donibane Lohizune, Hendaia eta, barrurago, Hiriburu, Uztaritze eta Ezpeletako kantonamenduek osatzen duten eskualdea da. Hendaiako kantonamenduak 77 km\u00B2 eta 32.900 biztanle (2011) ditu, hau da, 427 biztanle kilometro koadro bakoitzeko.Donibane Lohizuneko kantonamenduak, berriz, 51,87 km\u00B2 eta 24.661 biztanle: 475 biztanle kilometro koadroko. Angelu herria bi kantonamendutan dago banatua: Angelu Hegoaldekoa eta Angelu Iparraldekoa. Azterlan honetarako, ordea, herri osoa hartuko da kontuan. Angeluk, beraz, 26,93 km\u00B2 eta 38.581 biztanle ditu: 1.432 biztanle kilometro koadroko. Biarritz herria ere bi kantonamendutan dago banatua: Biarritz Ekialdekoa eta Biarritz Mendebaldekoa, baina azterlan honetan herri osoa hartuko da kontuan. Biarritzek, beraz,"@eu . "4923888"^^ . . . . . .