This HTML5 document contains 28 embedded RDF statements represented using HTML+Microdata notation.

The embedded RDF content will be recognized by any processor of HTML5 Microdata.

PrefixNamespace IRI
dbpedia-dehttp://de.dbpedia.org/resource/
dcthttp://purl.org/dc/terms/
dbohttp://dbpedia.org/ontology/
foafhttp://xmlns.com/foaf/0.1/
dbpedia-wikidatahttp://wikidata.dbpedia.org/resource/
dbpedia-eshttp://es.dbpedia.org/resource/
rdfshttp://www.w3.org/2000/01/rdf-schema#
n13http://commons.wikimedia.org/wiki/Special:FilePath/Giuseppe_Tomasi_di_Lampedusa.
dbpedia-elhttp://el.dbpedia.org/resource/
dbpedia-pthttp://pt.dbpedia.org/resource/
dbpedia-plhttp://pl.dbpedia.org/resource/
wikipedia-euhttp://eu.wikipedia.org/wiki/
dbpedia-cshttp://cs.dbpedia.org/resource/
n10http://eu.wikipedia.org/wiki/Giuseppe_Tomasi_di_Lampedusa?oldid=
rdfhttp://www.w3.org/1999/02/22-rdf-syntax-ns#
n23http://commons.wikimedia.org/wiki/Special:FilePath/Giuseppe_Tomasi_di_Lampedusa.jpg?width=
dbpedia-euhttp://eu.dbpedia.org/resource/
owlhttp://www.w3.org/2002/07/owl#
dbpedia-ithttp://it.dbpedia.org/resource/
dbpedia-frhttp://fr.dbpedia.org/resource/
provhttp://www.w3.org/ns/prov#
xsdhhttp://www.w3.org/2001/XMLSchema#
dbpedia-nlhttp://nl.dbpedia.org/resource/
wikidatahttp://www.wikidata.org/entity/
dbrhttp://dbpedia.org/resource/
dbpedia-jahttp://ja.dbpedia.org/resource/
category-euhttp://eu.dbpedia.org/resource/Kategoria:
Subject Item
dbpedia-eu:Giuseppe_Tomasi_di_Lampedusa
rdfs:label
Giuseppe Tomasi di Lampedusa
rdfs:comment
Giuseppe Tomasi di Lampedusa (Palermo, 1896ko abenduaren 23a – Erroma, 1957ko uztailaren 23a), idazle italiar bat izan zen, ''Gattopardo'' eleberriaren egilea. Umetan Palermoko bere etxe handian ikasi zuen, maistra batekin. 1911tik aurrera, 14 urtetik 19 urtera bitartean, Giza Zientziak ikasi zituen Erroman, eta 1915ean, Zuzenbide Fakultatean eman zuen izena, baina ez zituen ikasketak bukatu. Izan ere, urte hartan bertan, gerran parte hartu behar izan zuen, eta Caporettoko batailan austriarrek preso egin eta Hungarian espetxeratu zuten. Nolanahi ere, ihes egitea lortu zuen eta oinez itzuli zen Italiara. Teniente kargua zuela armada utzi ostean, Sizilia itzuli zen. Urte haietan, hainbat bidaia egiteaz gainera, atzerriko literatura ikasteari ekin zion. 1925ean, bere lehengusu Lucio Piccolore
owl:sameAs
dbpedia-wikidata:Q213482 dbr:Giuseppe_Tomasi_di_Lampedusa dbpedia-cs:Giuseppe_Tomasi_di_Lampedusa dbpedia-el:Τζουζέππε_Τομάζι_ντι_Λαμπεντούζα dbpedia-ja:ジュゼッペ・トマージ・ディ・ランペドゥーサ dbpedia-it:Giuseppe_Tomasi_di_Lampedusa dbpedia-es:Giuseppe_Tomasi_di_Lampedusa dbpedia-nl:Giuseppe_Tomasi_di_Lampedusa dbpedia-fr:Giuseppe_Tomasi_di_Lampedusa dbpedia-de:Giuseppe_Tomasi_di_Lampedusa wikidata:Q213482 dbpedia-pt:Giuseppe_Tomasi_di_Lampedusa dbpedia-pl:Giuseppe_Tomasi_di_Lampedusa
foaf:depiction
n13:jpg
dct:subject
category-eu:1896ko_jaiotzak category-eu:Siziliarrak category-eu:Italiako_idazleak category-eu:Italiako_saiakeragileak category-eu:Italiako_ipuingileak category-eu:1957ko_heriotzak
foaf:isPrimaryTopicOf
wikipedia-eu:Giuseppe_Tomasi_di_Lampedusa
dbo:wikiPageID
161856
dbo:wikiPageRevisionID
5516523
prov:wasDerivedFrom
n10:5516523
dbo:abstract
Giuseppe Tomasi di Lampedusa (Palermo, 1896ko abenduaren 23a – Erroma, 1957ko uztailaren 23a), idazle italiar bat izan zen, ''Gattopardo'' eleberriaren egilea. Umetan Palermoko bere etxe handian ikasi zuen, maistra batekin. 1911tik aurrera, 14 urtetik 19 urtera bitartean, Giza Zientziak ikasi zituen Erroman, eta 1915ean, Zuzenbide Fakultatean eman zuen izena, baina ez zituen ikasketak bukatu. Izan ere, urte hartan bertan, gerran parte hartu behar izan zuen, eta Caporettoko batailan austriarrek preso egin eta Hungarian espetxeratu zuten. Nolanahi ere, ihes egitea lortu zuen eta oinez itzuli zen Italiara. Teniente kargua zuela armada utzi ostean, Sizilia itzuli zen. Urte haietan, hainbat bidaia egiteaz gainera, atzerriko literatura ikasteari ekin zion. 1925ean, bere lehengusu Lucio Piccolorekin Genovara joan zen sei hilabeterako, eta bertan, kolaborazio batzuk egin zituen “Le opere e i giorni” literatura aldizkariarentzat. 1932ko abuztuaren 24an, Rigan, Alexandra Wolff Stomersee psikoanalistarekin ezkondu zen -Alexandraren ama, 1920an, Giuseppe Tomasiren osaba batekin ezkondu zen-. Ezkondu ondoren, Palermora joan ziren bizitzera, baina handik gutxira emaztea Letoniara itzuli zen, amaginarrebarekin ez baitzen oso ondo konpontzen. 1934an, aita hil zenean, Giuseppek haren titulua oinordetu zuen. 1940an, hasieran gerran parte hartzera behartu bazuten ere, berehala lizentziatu zuten, oinordetutako nekazal enpresako buru izateagatik. Gerra bitartean, amarekin Capo d’Orlandon hartu zuen babesa, eta geroaago emaztea ere joan zen hara, gerraren arriskuetatik ihesi. 1946an, ama hiltzean, Palermora itzuli zen. 1953an, gazte intelektual batzuekin elkartzen hasi zen. Haietako bi Francesco Orlando eta Gioacchino Lanza Tomasi ziren. Azken honekin zeukan harremana hain izan zen estua, ezen adoptatu egin baitzuen urte batzuk geroago. Giuseppe eta bere lehengusu Lucio Piccolo maiz elkartzen ziren, eta 1954an, San Pellegrino Termeko literatura bilkura batera joan ziren, lehengusua, poeta izanik, gonbidatuta baitzegoen. Han Eugenio Montale eta Maria Bellonci ezagutu zituen Giuseppek. Bidaia hartatik itzultzean ekin omen zion Gattopardo idazteari. Handik bi urtera, 1956an, bukatuta zuen eleberria. Argitaletxeei aurkeztu zienean, ez zioten aintzat hartu eta horrek atsekabez bete zuen Giuseppe. 1957an, biriketako minbizia diagnostikatu zioten, eta urte hartako uztailaren 23an hil egin zen, bere lana argitaratuta ikusi gabe. Haren eleberria 1958an Feltrinelli argitaletxeak argitaratu zuen azkenik, Elena Crocek Giorgio Bassaniri bidali eta gero; era hartara, Einaudi argitaletxeko Elio Vittorinik lehenago izan zuen hanka sartze larria konpondu zen, ez baitzen ohartu italiar literaturaren maisulan bat irakurri zuenik. 1959an, eleberriak Strega saria jaso zuen. Bitxia bada ere, Giuseppe Tomasi di Lampedusa etxetik urrun hil zen, Gattopardoko protagonista bezalaxe, Erroman, 1957ko uztailaren 23an. Bere hilotza uztailaren 28an lurperatu zuten Palermoko kaputxinoen hilerriko familiaren hilobian.
dbo:thumbnail
n23:300