Zhou dinastia K. a. 1027. urte aldean, Wen, Zhōu (edo Chou) hiriko printzeak Shang dinastiako erregea aginpidetik kendu zuen, eta bere dinastia, Zhou edo "Mendebaleko Zhouen" dinastia izenaz ezagutzen dena sortu zuen (K. a. 1027-K. a. 771). Errege horrek Luoyira (gaur Luoyang, Honan) aldatu zuen hiriburua.

Property Value
dbo:abstract
  • Zhou dinastia K. a. 1027. urte aldean, Wen, Zhōu (edo Chou) hiriko printzeak Shang dinastiako erregea aginpidetik kendu zuen, eta bere dinastia, Zhou edo "Mendebaleko Zhouen" dinastia izenaz ezagutzen dena sortu zuen (K. a. 1027-K. a. 771). Errege horrek Luoyira (gaur Luoyang, Honan) aldatu zuen hiriburua. K.a. VIII. mendearen hasieran, Zhou dinastiakoen erreinuak Hoang Ho ibaiaren erdialde guztia hartzen zuen. Garai horretan zabaldu zen erregeen hitzaldiak, epaiketak, errituak eta kronologiak idatzita uzteko ohitura, hain zuzen ere erregeak eta beste nobleek beren eskribauak, igarleak eta urtekari-idazleak izaten baitzituzten. Aldi berean hiri berriak eraiki ziren eta lehengoak handitu ziren. Hiriak handitu ahala, ordea, noblezia berri bat sortu zen, protokoloei eta gerrari noble gisa hartzeari garrantzi handia ematen ziona. Aintzat hartua izan nahi horrek, VIII. mendearen bukaera aldean, erreinuko erdigunetik urrun ziren hainbat printze-herri eta -hiri erregearen eragin zuzenetik irtetera eraman zituen. Aldi berean iparraldeko herriak (mongoliarrak) Zhou dinastiaren aginpide eremuetan sartzen hasi ziren. K. a. 771n, Zhou dinastiak ekialdera, ipar-mendebaleko herri horiek eraginik, Luoyi hirira aldatu behar izan zuen hiriburua, Hao, ekialdeko hiriburua utzita. 771-K. a. 256 bitarteko aldia "Ekialdeko Zhouen dinastia" izenaz ezagutzen da. Luoyira aldatu zenetik aurrera, bere erresuma inguruko printze-herrien eta -eskualdeetan sortu ziren elkarteen mende egon zen Zhou dinastiako erregea. Hain zuzen, txinatarren eragina hedatzearekin, erregeak bere printze basailuekin zituen harremanen antzekoak lotu baitzituzten beste hainbat printze-herrik eta -hirik ere beren artean. Baina aldi berean, erregearen babesle bihurtu ziren printze horiek, iparraldeko leinuei aurre egin beharrez. Printze horietan indartsuenak Qikoa (Shandong penintsulan) eta Jingoa (Shanxi eskualdean) ziren. K. a. V-III. mende bitartean, bi printze horien ereduari jarraituz, beste 6 printzerri edo erreinu ere sortu ziren: Qin-goa, ipar-mendebalean; Zhaokoa, Mongoliako mugan; Han-goa eta Wei-koa, Hoang Ho ibaiaren iparraldean; Yan-goa, ipar-ekialdean, eta Chu-koa, Yan Tse Kiang ibaiaren iparraldean (Hubei). "Gudalarien erreinuak" izenaz ezagutzen da V-III. mendea bitarteko aldi hori. Eraikuntzan eta nekazaritzan lan handiak egin ziren garai horretan: luberrigintza sail berrietara hedatu zen, hiriak handitu eta gotortu ziren, erresumen arteko eta Txinaren iparraldeko mugetako harresiak eraiki ziren. Erreinu horien arteko eta iparraldeko herrien kontrako gerrak etengabeak izan ziren arren, garai horretan sortu ziren Txinan izan diren pentsalari eta filosofia higikunderik aipatuenak, Konfuzio eta konfuzianismoa, Lao Tse eta taoismoa, Mengzi eta bere doktrina. Aldi horretakoak dira, berebat, garaiko gertaerarik handienen kronologiak eta hainbat errituri buruzko idatziak ere. (eu)

dbo:thumbnail
dbo:wikiPageID
  • 270145 (xsd:integer)
dbo:wikiPageRevisionID
  • 4877957 (xsd:integer)
prop-eu:a
prop-eu:amaieraUrtea
  • k. a. 256
prop-eu:biztanleria
  • K. a. 230ean 38.000.000
prop-eu:erlijioa
prop-eu:gobernua
  • Monarkia
prop-eu:hasieraUrtea
  • c. k. a. 1046
prop-eu:hiriburua
prop-eu:hizkuntza
prop-eu:izena
  • Zhou dinastia
prop-eu:izenaBertakoHizkuntzan
  • 周朝
prop-eu:mapa
  • Zhou dynasty 1000 BC.png
prop-eu:mapaTestua
  • Zhou dinastiaren lurrak k. a. 1000 inguruan
prop-eu:o
dct:subject
rdfs:comment
  • Zhou dinastia K. a. 1027. urte aldean, Wen, Zhōu (edo Chou) hiriko printzeak Shang dinastiako erregea aginpidetik kendu zuen, eta bere dinastia, Zhou edo "Mendebaleko Zhouen" dinastia izenaz ezagutzen dena sortu zuen (K. a. 1027-K. a. 771). Errege horrek Luoyira (gaur Luoyang, Honan) aldatu zuen hiriburua. (eu)

rdfs:label
  • Zhou dinastia (eu)
  • Zhou dinastia (eu)
owl:sameAs
prov:wasDerivedFrom
foaf:depiction
foaf:isPrimaryTopicOf
is prop-eu:a of
is prop-eu:o of
is foaf:primaryTopic of