Artikulu hau Aragoiko hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Zaragoza (argipena)». Zaragoza izen bereko probintziako hiriburua da, eta baita Aragoiko hiriburua eta hiri nagusia ere. Espainiako bosgarren hiririk handiena da 701.090 biztanlerekin (2010). Ebro ibaiak zeharkatzen du hiria.