Ximun Haran (Arrangoitze, Lapurdi, 1928 - Luhuso, 2013ko abenduaren 9a) Ipar Euskal Herriko pilotari, farmazialari eta politikaria izan zen. Euzko Alderdi Jeltzalearen militante historikoa, horren buru ere izan zen Ipar Euskal Herrian. 2013ko abenduak 9an Lapurdiko Luhuso herrian hil zen. Urtero hark asmatutako joku berriaren txapelketa jokatzen da; txapelketa horrek "Ximun Haran Torneoa" izena du.

Property Value
dbo:abstract
  • Ximun Haran (Arrangoitze, Lapurdi, 1928 - Luhuso, 2013ko abenduaren 9a) Ipar Euskal Herriko pilotari, farmazialari eta politikaria izan zen. Euzko Alderdi Jeltzalearen militante historikoa, horren buru ere izan zen Ipar Euskal Herrian. Farmaziako ikasketak egin zituen eta Hendaian egon zen botikari. Enbata mugimenduaren sortzaileetako bat izan zen. Baita euskal musikaren bultzatzaile nagusietariko bat. Horrela gogoratzen du Mixel Labéguerieren semeak, Eneko Labéguerie, Ximunen etxean aitak diskoak grabatu baitzituen: «Simun Haran pilotari ona izana da, onenetarikoa, eta magnetofono zahar batekin grabatzen ibiltzen huen herrietan. Magnetofono horrekin grabatu zioan aitari ere, garai hortako ez zegok gaizki grabazioa. Ikusten dizkiat oraindik, etxean, Kanboko koruko hamar tipo, Simun Haranen magnetofonoarekin, aitak Gu gira Euskadiko abesten, eta errepikatzerakoan korukoek abesten zuten». Pilotan 1968. urtera arte jokatu zuen eta joko berri izeneko pilota aldaeraren asmatzailea izan zen. 1980ko hamarkadan EAJ alderdiarekin harremanak estutu eta Ipar Euskal Herrian alderdi horren presentzia sustatzeko Ager aldizkaria sortu zuen. 1999. urtean, aldizkari horretan argitaratutako artikulu batean, kritiko agertu zen bere alderdiaren joera ofizialarekin, bere ustez Lizarrako Ituna izenpetzean ezkerrerako urratsa egin baitzuen alderdiak, PP eta PSOEtik urrunduz eta EHra gehiegi hurbilduz. Izan ere, 1998an Abertzaleen Batasuna koalizio abertzalearen alde azaldu zen. 2013ko abenduak 9an Lapurdiko Luhuso herrian hil zen. Urtero hark asmatutako joku berriaren txapelketa jokatzen da; txapelketa horrek "Ximun Haran Torneoa" izena du. (eu)

dbo:wikiPageExternalLink
dbo:wikiPageID
  • 433204 (xsd:integer)
dbo:wikiPageRevisionID
  • 4963647 (xsd:integer)
dct:subject
rdfs:comment
  • Ximun Haran (Arrangoitze, Lapurdi, 1928 - Luhuso, 2013ko abenduaren 9a) Ipar Euskal Herriko pilotari, farmazialari eta politikaria izan zen. Euzko Alderdi Jeltzalearen militante historikoa, horren buru ere izan zen Ipar Euskal Herrian. 2013ko abenduak 9an Lapurdiko Luhuso herrian hil zen. Urtero hark asmatutako joku berriaren txapelketa jokatzen da; txapelketa horrek "Ximun Haran Torneoa" izena du. (eu)

rdfs:label
  • Ximun Haran (eu)
  • Ximun Haran (eu)
owl:sameAs
prov:wasDerivedFrom
foaf:isPrimaryTopicOf
is foaf:primaryTopic of