XIX. mendea 1801. urtetik 1900. urtera bitarteko aldia da (bi urte horiek barne). Hala ere, hainbat historialarik 1815tik (Vienako Batzarra) 1914rako (Lehen Mundu Gerra) tarteaz hitz egiteko erabiltzen dute izen hori. Beste autore batzuek luzeagoa egiten dute, eta 1789tik (Frantziako Iraultza) 1914rainoko tartea hartzen dute kontuan.