Timur Lang, Timur Lenk edo Tamerlan (persieraz تيمور لنگ Timür-i lang, «Timur herrena») edota Timur soilik (persieraz تیمور Timūr, txagataieraz Temür «burdina») (Kesh, Samarkandatik hurbil, Uzbekistan, c. 1336 - Tximkent, Kazakhztan, 1405) XIV. mendean ekialdeko, erdialdeko eta mendebaldeko Asia menperatu zuen konkistatzaile, buruzagi militar eta politikoa izan zen, timuridoen dinastiaren sortzailea. 1405ean hil zen, Txina inbaditzeko zorian zela.

Property Value
dbo:abstract
  • Timur Lang, Timur Lenk edo Tamerlan (persieraz تيمور لنگ Timür-i lang, «Timur herrena») edota Timur soilik (persieraz تیمور Timūr, txagataieraz Temür «burdina») (Kesh, Samarkandatik hurbil, Uzbekistan, c. 1336 - Tximkent, Kazakhztan, 1405) XIV. mendean ekialdeko, erdialdeko eta mendebaldeko Asia menperatu zuen konkistatzaile, buruzagi militar eta politikoa izan zen, timuridoen dinastiaren sortzailea. 1405ean hil zen, Txina inbaditzeko zorian zela. Turkiar eta mongol jatorriko noble musulman honek Eurasiaren zati handi bat konkistatu zuen bi hamarkadetan. 1382 eta 1405 artean, bere armadak Delhitik Moskurainoko lurraldeak zeharkatu eta konkistatu zituen, eta hiri asko suntsitu. Haren erasoaldien artean, aipatzekoa da Delhiko arpilaketa 1398an, eta Otomandar Inperioaren aurkako garaipena 1402an. Timur Inperioa osatu zuen Asiako erdialdean (1370-1405), baita timuridoen dinastia ere, zeinek 1857 arte iraun zuen Indiako Mughal Inperioan. Hala ere, inperioaren handitasunak ez zuen fundatzailearen heriotza baino askoz gehiago iraun. Oinordekoek matxinaden aurka borrokatu behar izan zuten. Hauek izan ziren Tamerlanen lau semeak: Djahangir (1376an hila), Omar Xeikh I.a (1391an hila), Miran Xaa (1408an hila) eta Xaa Rukh. Nolanahi ere, zientziaren eta arteen garapena bultzatu zuten, eta Pizkunde Timuridoa izeneko garaia eragin XV. mendean. Timur mongoliar buruzagi nagusietako bat izan zen, Gengis Khanen parekoa. Haren eta haren ondorengoen garaian, munduko hiri ederrenetako bat izan zen Samarkanda, eta artea eta kultura loratu ziren Asiako erdialdeko lurretan. Indian, Persian eta Europan, ordea, musulman munduko hiri nagusietako batzuk gupida gabe suntsitu zituen mongol buruzagi ankerraren irudia zabaldu zen. (eu)

dbo:birthPlace
dbo:office
  • Inperio Timuridokoemir
dbo:termPeriod
dbo:thumbnail
dbo:wikiPageID
  • 10500 (xsd:integer)
dbo:wikiPageRevisionID
  • 5595645 (xsd:integer)
prop-eu:bukaera
  • 1405 (xsd:integer)
prop-eu:hasiera
  • 1370 (xsd:integer)
prop-eu:hildata
  • 1405 (xsd:integer)
prop-eu:hillekua
  • Otrar, Sir Daria
prop-eu:irudia
  • Timur reconstruction03.jpg
prop-eu:irudioina
  • Tamerlanen aurpegia, M. Gerasimovek auzitegi medikuntzako teknikez berregina.
prop-eu:jaiodata
  • 1336 (xsd:integer)
prop-eu:tamaina
  • 150 (xsd:integer)
dct:subject
rdf:type
rdfs:comment
  • Timur Lang, Timur Lenk edo Tamerlan (persieraz تيمور لنگ Timür-i lang, «Timur herrena») edota Timur soilik (persieraz تیمور Timūr, txagataieraz Temür «burdina») (Kesh, Samarkandatik hurbil, Uzbekistan, c. 1336 - Tximkent, Kazakhztan, 1405) XIV. mendean ekialdeko, erdialdeko eta mendebaldeko Asia menperatu zuen konkistatzaile, buruzagi militar eta politikoa izan zen, timuridoen dinastiaren sortzailea. 1405ean hil zen, Txina inbaditzeko zorian zela. (eu)

rdfs:label
  • Tamerlan (eu)
  • Tamerlan (eu)
owl:sameAs
prov:wasDerivedFrom
foaf:depiction
foaf:isPrimaryTopicOf
foaf:name
  • Tamerlan (eu)
  • Tamerlan (eu)
is dbo:wikiPageRedirects of
is foaf:primaryTopic of