San Andres faila edo San Andresko faila Ipar Amerikako eta Ozeano Bareko plaken arteko muga transformatzailean dagoen faila bat da. Urratze faila da (bereizten dituen plaka tektonikoek mugimendu horizontala dute), eta gutxi gorabehera 1.300 kilometro luze da. Kalifornia zeharkatzen du (Mexikoko Kalifornia Beherea estatua eta Ameriketako Estatu Batuetako Kalifornia estatua), gutxi gorabehera ipar-hego norabide orokorra duela. Oso faila ezaguna da, lurrikara handiak sortu dituelako eta lurrikara horiek kalte ugari eragin dutelako.

Property Value
dbo:abstract
  • San Andres faila edo San Andresko faila Ipar Amerikako eta Ozeano Bareko plaken arteko muga transformatzailean dagoen faila bat da. Urratze faila da (bereizten dituen plaka tektonikoek mugimendu horizontala dute), eta gutxi gorabehera 1.300 kilometro luze da. Kalifornia zeharkatzen du (Mexikoko Kalifornia Beherea estatua eta Ameriketako Estatu Batuetako Kalifornia estatua), gutxi gorabehera ipar-hego norabide orokorra duela. Oso faila ezaguna da, lurrikara handiak sortu dituelako eta lurrikara horiek kalte ugari eragin dutelako. Sistema hau faila edo segmentu txikiagoetan dago banatuta. Hegoaldean aipagarriak dira San Jacinto, Imperial eta Cerro Prieto. Hegoaldean San Andres faila Kaliforniako golkoan amaitzen da. Ozeano Bareko plaka Kaliforniako golkotik San Andres failaren iparralderantz doanez, 50.000 urtetan Kaliforniako penintsula Mexikotik bananduko dela aurreikusi da (6 cm banantzen da urtean) eta iparralderantz mugituko dela. 50 milioi urteren buruan Alaska aurrean egongo dela kalkulatu da. Kaliforniako penintsula faila honen ondorioz sortu zela diote. Fenomeno beraren ondorioz Los Angeles eta San Franciscoko badia (failaren alde banatan daude) elkartzen ari dira, urteko 4,5 cm-ko abiaduraz. Begi hutsez mugimendu hori ezin da hauteman, baina kalteak egin ditu hainbat ingeniaritza lanetan, adibidez akueduktuetan, zubietan, errepideetan eta etxeetan. (eu)

dbo:thumbnail
dbo:wikiPageID
  • 295392 (xsd:integer)
dbo:wikiPageRevisionID
  • 4875788 (xsd:integer)
dct:subject
rdfs:comment
  • San Andres faila edo San Andresko faila Ipar Amerikako eta Ozeano Bareko plaken arteko muga transformatzailean dagoen faila bat da. Urratze faila da (bereizten dituen plaka tektonikoek mugimendu horizontala dute), eta gutxi gorabehera 1.300 kilometro luze da. Kalifornia zeharkatzen du (Mexikoko Kalifornia Beherea estatua eta Ameriketako Estatu Batuetako Kalifornia estatua), gutxi gorabehera ipar-hego norabide orokorra duela. Oso faila ezaguna da, lurrikara handiak sortu dituelako eta lurrikara horiek kalte ugari eragin dutelako. (eu)

rdfs:label
  • San Andres faila (eu)
  • San Andres faila (eu)
owl:sameAs
prov:wasDerivedFrom
foaf:depiction
foaf:isPrimaryTopicOf
is dbo:wikiPageRedirects of
is foaf:primaryTopic of