Robert William Fogel (New York, 1926ko uztailaren 1a - Oak Lawn, Illinois, 2013ko ekainaren 11a) estatubatuar historialari eta zientzialaria izan zen. Cambridge, Columbia eta Johns Hopkins unibertsitateetan goi-mailako ikasketak egin ondoren, eskolak eman zituen Harvardeko eta Rochesterreko unibertsitateetan. Fogel gaur egun Center for Population Economics (CPE) erakundeko zuzendaria da, Chicagoko Unibertsitatean, eta NIH (National Institutes of Health) erakundeak bultzatutako Early Indicators of Later Work Levels, Disease and Death proiektuko ikertzaile nagusia.

Property Value
dbo:abstract
  • Robert William Fogel (New York, 1926ko uztailaren 1a - Oak Lawn, Illinois, 2013ko ekainaren 11a) estatubatuar historialari eta zientzialaria izan zen. Cambridge, Columbia eta Johns Hopkins unibertsitateetan goi-mailako ikasketak egin ondoren, eskolak eman zituen Harvardeko eta Rochesterreko unibertsitateetan. Esklabotasunak eta burdinbideek Estatu Batuetako ekonomian izan zuten eraginari buruz idatzi du batez ere, eta haren ideia erradikalak oso eztabaidatuak izan dira. The Union Pacific Railroad: A Case in Premature Enterprise (1960) eta Railroads and American Economic Growth: Essays in Econometric History (1964) liburuetan guztiz desegin zuen ordu arteko iritzi nagusia, burdinbideek Estatu Batuetako ekonomiaren hazkundean oso eragin gutxi izan zutela azaldu zuenean. Ideia horrek baino are hauts gehiago harrotu zuten ordea, Time on the Cross: The Economics of American Negro Slavery (1974, Estatu Batuetako ekonomia esklabotasunaren garaian) liburuan plazaratu zituenak: alegia, esklabotasuna kotoia lantzeko sistema eraginkorra izan zela eta arrazoi politikoengatik —ez ekonomikoengatik— desagertu zela. Liburuak izan zituen kritika zorrotzei erantzunez, Without Consent or Contract: The Rise and Fall of American Slavery (1989-1992, Baimenik gabe: Estatu Batuetako esklabotasunaren goraldia eta beheraldia) idatzi zuen gero. Liburu horretan esklabotasuna gaitzetsi zuen eta aurreko ikerketan behar bezala argitu gabe utzitako gai batzuk hobeto azaldu zituen. 1993an Ekonomiako Nobel saria jaso zuen, Douglass C. Northekin batera, historiako gertakariak teoria ekonomikoen eta metodo kuantitatiboen bidez aztertzeko egindako lanarengatik, eta kliometria —historiaren azterketa estatistiko zehatzak eta neurketa objektiboak egitean datzan ekonomiaren adarra— fundatuz egindako ekarpenarengatik. Fogel gaur egun Center for Population Economics (CPE) erakundeko zuzendaria da, Chicagoko Unibertsitatean, eta NIH (National Institutes of Health) erakundeak bultzatutako Early Indicators of Later Work Levels, Disease and Death proiektuko ikertzaile nagusia. Fogelen azken kontzeptuak ondorengo lanetan jasota daude: The Escape from Hunger and Premature Death, 1700–2100: Europe, America, and the Third World eta The Changing Body: Health, Nutrition, and Human Development in the Western World since 1700, biak ere Cambridge University Press-ek argitaratuak. (eu)

dbo:thumbnail
dbo:wikiPageExternalLink
dbo:wikiPageID
  • 271311 (xsd:integer)
dbo:wikiPageRevisionID
  • 5312053 (xsd:integer)
dct:subject
rdfs:comment
  • Robert William Fogel (New York, 1926ko uztailaren 1a - Oak Lawn, Illinois, 2013ko ekainaren 11a) estatubatuar historialari eta zientzialaria izan zen. Cambridge, Columbia eta Johns Hopkins unibertsitateetan goi-mailako ikasketak egin ondoren, eskolak eman zituen Harvardeko eta Rochesterreko unibertsitateetan. Fogel gaur egun Center for Population Economics (CPE) erakundeko zuzendaria da, Chicagoko Unibertsitatean, eta NIH (National Institutes of Health) erakundeak bultzatutako Early Indicators of Later Work Levels, Disease and Death proiektuko ikertzaile nagusia. (eu)

rdfs:label
  • Robert Fogel (eu)
  • Robert Fogel (eu)
owl:sameAs
prov:wasDerivedFrom
foaf:depiction
foaf:isPrimaryTopicOf
is dbo:wikiPageRedirects of
is foaf:primaryTopic of