Pirinio Atlantikoak (frantsesez: Pyrénées-Atlantiques; okzitanieraren gaskoi dialektoan: Pirenèus Atlantics) Frantziako 64. departamendua da, Ipar Euskal Herriak eta Bearnok osatua. Metropolitar Frantziaren hego-mendebaldean dago, Akitania Berria eskualdean. Prefekturak Paue hirian du egoitza, eta beste hiri nagusiak Baiona eta Oloroe-Donamaria dira. Guztira 7.645 km² ditu, eta 647.420 biztanle (85 biz./km², 2008).