Pasqual Maragall i Mira (Bartzelona, 1941ko urtarrilaren 13a) politikari kataluniarra da, Jordi Maragall senatariaren semea eta Joan Maragall olerkariaren biloba. Kataluniako Generalitateko presidentea izan zen 2003tik 2006ra bitartean; Kataluniako Sozialisten Alderdi politiko ezkertiarraren barnan. 1982 eta 1997 bitartean Bartzelonako alkatea izan zen. Haren agintaldian Bartzelonan 1992eko Joku Olinpikoak ospatu ziren.

Property Value
dbo:abstract
  • Pasqual Maragall i Mira (Bartzelona, 1941ko urtarrilaren 13a) politikari kataluniarra da, Jordi Maragall senatariaren semea eta Joan Maragall olerkariaren biloba. Kataluniako Generalitateko presidentea izan zen 2003tik 2006ra bitartean; Kataluniako Sozialisten Alderdi politiko ezkertiarraren barnan. 1982 eta 1997 bitartean Bartzelonako alkatea izan zen. Haren agintaldian Bartzelonan 1992eko Joku Olinpikoak ospatu ziren. Zuzenbidea eta Ekonomia ikasi zituen Bartzelonako Unibertsitatean, eta New Yorken eta Parisen osatu zituen ikasketak. Irakasle gisa jardun du zenbait unibertsitatetan, baina politikan nabarmendu da batez ere. Front Obrer de Catalunya eta Moviment Febrerreko kide izan zen, eta 1975ean Convergencia Socialista de Catalunya alderdiaren sortzaileetako bat izan zen; alderdi hori Kataluniako Sozialisten Alderdiaren barruan sartu zen gero (PSC-PSOE). 1979ko hauteskundeen ondoren zenbait kargu bete zituen Bartzelonako udalean, eta 1982an alkate izendatu zuten, Narcís Serrak dimisioa eman ondoren. 1983ko hauteskundeetan berretsi zuten kargu hartan, eta orobat 1987koetan. PSC-PSOE alderdian diputatu izan zen Kataluniako legebiltzarrean (1988-1992). 1991n berriro izan zen garaile, eta bera izan zen Narcís Serrarekin batera Bartzelonak Joku Olinpikoen egoitza izateko lan gehien egin zuena. Antolaketa batzordeko kidea izan zen, eta lan handiak egin ziren ekimen hari loturik; olinpiar hiriaren egokitzea, kaiaren eraberritzea, Barceloneta egokitzea, errepide-sarea, etab. Joku Olinpikoen ondoren "Batzelona 2000" plan estrategikoa antolatu zuen. 1994an berriro aurkeztu zen alkatetzara. CIUren abertzaletasunari aurre egiteko "Plataforma siglo XXI" egitasmoaren eragile nagusietakoa izan zen. 1994an, PSCren VII Biltzarrean idazkari nazional izendatu zuten. 1995ean berriro izendatu zuten alkate, baina ez zuen gehiengo absoluturik eskuratu, eta handik bi urtera bertan behera utzi zuen kargua. 2007ko urriaren 20an, publikoki azaldu zuen Alzheimerren gaitza zuela, eta 2010eko Donostiako Zinemaldian aurkeztu zuten berak protagonizatutako Bicicleta, cullera, poma (Bizikleta, koilara, sagarra) pelikula (Carles Boschen zuzendaripean), gaixotasuna gai nagusitzat hartuta. (eu)

dbo:birthPlace
dbo:office
  • Kataluniako Generalitateko 127. Presidentea
dbo:party
dbo:termPeriod
dbo:thumbnail
dbo:wikiPageID
  • 36260 (xsd:integer)
dbo:wikiPageRevisionID
  • 5119123 (xsd:integer)
prop-eu:armarria
  • Seal of the Generalitat of Catalonia.svg
prop-eu:aurrekoa
prop-eu:bukaera
  • 2006 (xsd:integer)
prop-eu:hasiera
  • 2003 (xsd:integer)
prop-eu:irudia
  • Maragall.jpg
prop-eu:jaiodata
  • 1941 (xsd:integer)
prop-eu:ondorengoa
dct:subject
rdf:type
rdfs:comment
  • Pasqual Maragall i Mira (Bartzelona, 1941ko urtarrilaren 13a) politikari kataluniarra da, Jordi Maragall senatariaren semea eta Joan Maragall olerkariaren biloba. Kataluniako Generalitateko presidentea izan zen 2003tik 2006ra bitartean; Kataluniako Sozialisten Alderdi politiko ezkertiarraren barnan. 1982 eta 1997 bitartean Bartzelonako alkatea izan zen. Haren agintaldian Bartzelonan 1992eko Joku Olinpikoak ospatu ziren. (eu)

rdfs:label
  • Pasqual Maragall (eu)
  • Pasqual Maragall (eu)
owl:sameAs
prov:wasDerivedFrom
foaf:depiction
foaf:isPrimaryTopicOf
is dbo:starring of
is dbo:wikiPageRedirects of
is prop-eu:aurrekoa of
is prop-eu:ondorengoa of
is foaf:primaryTopic of