Laudio (ofizialki Laudio euskaraz eta Llodio gaztelaniaz) Arabako ipar-mendebaldeko udalerri bat da, Aiaraldea eskualde edo kuadrillakoa. Industriagune garrantzitsua dugu Laudio eta Arabako bigarren herririk populatuena da, Gasteiz ondoren. Gaur egun 18.420 biztanle ditu (INE 2010). Ofizialki bere izen osoa Laudio Ibar Noblea da.