Kupula edo gopoil bat egitura elementu bat da, gehienetan esfera erdiko itxura duena. Egitura mota dela-eta, gangatzat hartzen da. Garrantzi handiko elementua izan da arkitekturaren historian. Historiaurretik, hainbat materialez egindako arkuak eraiki izan dira Ekialde Hurbilean, kupularen aurrekariak direnak. 64ko Erromako Sute Handiaren ostean, etxeko arkitekturan kupulak eraikitzen hasi zen, Neronen Domus Aurea jauregian. Hainbat monumentu eraikitzeko erabili izan da, hala nola Erromako Panteoian (I. mendekoa). Erromaren eraginez, Bizantziar Inperioan (Hagia Sofia eliza, VI. mendekoa) eta Islamdar arkitekturan (Arrokaren Kupula, VII. mendea) ere erruz erabili izan da.

Property Value
dbo:abstract
  • Kupula edo gopoil bat egitura elementu bat da, gehienetan esfera erdiko itxura duena. Egitura mota dela-eta, gangatzat hartzen da. Garrantzi handiko elementua izan da arkitekturaren historian. Historiaurretik, hainbat materialez egindako arkuak eraiki izan dira Ekialde Hurbilean, kupularen aurrekariak direnak. 64ko Erromako Sute Handiaren ostean, etxeko arkitekturan kupulak eraikitzen hasi zen, Neronen Domus Aurea jauregian. Hainbat monumentu eraikitzeko erabili izan da, hala nola Erromako Panteoian (I. mendekoa). Erromaren eraginez, Bizantziar Inperioan (Hagia Sofia eliza, VI. mendekoa) eta Islamdar arkitekturan (Arrokaren Kupula, VII. mendea) ere erruz erabili izan da. Panteoiko kupula antzeratuz, Brunelleschik Santa Maria del Fiore katedralaren kupula eraiki zuen, Florentzian. Michelangelok ere San Petri Vatikanokoaren kupula eraiki zuen. Erromako eta Florentziako adibide hauek eragin handia izan zuten Europako eta Ipar Amerikako arkitekturan, Pizkundetik, Barroko eta Neoklasizismoa arte. Islamaren munduan, kupulen garai gorena XVI. eta XVIII. mende artean izan zen, otomandarrek, safavidarrek eta mogolek kupula goratuak erabili zituztenean eraikin erlijiosoei transzendentzia zerutiarra emateko asmoz. Garai honetako maisulanak dira, besteak beste, Sultan Ahmed meskita, Xahren meskita eta Badshahi meskita. Kupula ugarik, batez ere pizkundetar eta barrokoek, lanterna izeneko egituratxo bat daukate gailurrean, aireztapena ahalbidetu eta argia sartzen uzteko. Egituratxo hau bizantziar arkitekturan sortu zen, eta mendeetan zehar dekorazio elementu garrantzitsu bihurtu dira. Euskal Herrian ezaguna da Loiolako santutegiko basilikaren kupula, barroko erromatarreko estiloan, Carlo Fontana arkitekto italiarrak diseinatua eta, besteak beste, Inazio Iberok eraikia. (eu)

dbo:thumbnail
dbo:wikiPageID
  • 224193 (xsd:integer)
dbo:wikiPageRevisionID
  • 5549016 (xsd:integer)
dct:subject
rdfs:comment
  • Kupula edo gopoil bat egitura elementu bat da, gehienetan esfera erdiko itxura duena. Egitura mota dela-eta, gangatzat hartzen da. Garrantzi handiko elementua izan da arkitekturaren historian. Historiaurretik, hainbat materialez egindako arkuak eraiki izan dira Ekialde Hurbilean, kupularen aurrekariak direnak. 64ko Erromako Sute Handiaren ostean, etxeko arkitekturan kupulak eraikitzen hasi zen, Neronen Domus Aurea jauregian. Hainbat monumentu eraikitzeko erabili izan da, hala nola Erromako Panteoian (I. mendekoa). Erromaren eraginez, Bizantziar Inperioan (Hagia Sofia eliza, VI. mendekoa) eta Islamdar arkitekturan (Arrokaren Kupula, VII. mendea) ere erruz erabili izan da. (eu)

rdfs:label
  • Kupula (eu)
  • Kupula (eu)
owl:sameAs
prov:wasDerivedFrom
foaf:depiction
foaf:isPrimaryTopicOf
is dbo:wikiPageRedirects of
is foaf:primaryTopic of