Kontsumismoa beharrezkoa denaz gainera gero eta produktu eta zerbitzu gehiagoren kontsumoa bultzatu egiten duen gizarte-jarrera eta gizabanakoengan duen ondorioa da. Oro har, kontsumismo terminoa modu gaitzesgarrian erabiltzen da eta pertsona baten neurriz kanpoko kontsumoa adierazteko erabiltzen da, behar ez diren eta finean asebetetzen ez duten produktuak erosiz. Terminoa gizartean gertatzen den gehiegizko kontsumoak ingurumenean dituen ondorio kaltegarriak nabarmentzeko ere erabiltzen da. Laburbilduz, kontsumoaren ondorioak hauek dira:

Property Value
dbo:abstract
  • Kontsumismoa beharrezkoa denaz gainera gero eta produktu eta zerbitzu gehiagoren kontsumoa bultzatu egiten duen gizarte-jarrera eta gizabanakoengan duen ondorioa da. Oro har, kontsumismo terminoa modu gaitzesgarrian erabiltzen da eta pertsona baten neurriz kanpoko kontsumoa adierazteko erabiltzen da, behar ez diren eta finean asebetetzen ez duten produktuak erosiz. Terminoa gizartean gertatzen den gehiegizko kontsumoak ingurumenean dituen ondorio kaltegarriak nabarmentzeko ere erabiltzen da. Beste alde batetik, kontsumismoa kapitalismoaren baitako kontsumo-gizartearen ondorioa da eta publizitatea, moda eta beste mekanismo sozial zenbaitek indartzen dute. Hori gainditzeko, kontsumo arduratsua, bidezko merkataritza, trukea eta beste zenbait ekimen daude. 80. hamarkadaren hasieratik aurrera, herrialde garatuetako kontsumoa izugarri hazi zen. Neurririk gabe gastatu beharra obsezio bilakatu zen askorentzat. Laburbilduz, kontsumoaren ondorioak hauek dira: * Herrialde garatuen eta Hirugarren Munduko herrialdeen arteko desberdintasunak areagotzen dira. * Natura-erreserbak agortzen dira eta hondakinak ugaritzen dira. Horrek ingurumena kaltetzea dakar. * Kontsumitzaile batzuengan frustrazioa sortzen da, ezin dutelako nahi dutena erosi. * Kontsumitzaileek beren identitatea itxuraldatzen dute: garrantzitsu sentitzen dira dutenagatik. * Biztanleriaren arteko desberdintasunak eta aurreiritziak ugaritzen dira. Enpresak gehiago arduratzen dira kontsumitzera bultzatzeko antsietatea sortzeaz, produktuen kalitateaz baino. XXI. mendeko gaixotasunen artean, erosketekiko mendekotasuna dago. Horren arrazoiak pozik ez egotea, kontsumismoa, materialismoa, eta asisialdia eta denbora librea kudeatzeko gaitasunik ez izatea dira. Sintomak, berriz, hauek dira: armairu beteak, zorrak eta nork bere burua zuritzeko aitzakiak.Mendekotasuna duenaren ohiko profila hau da: pertsona langilea, independentea eta, gehienetan, bere bizitza afektiboarekin gustura ez dagoena; aisialdiko orduak merkataritza-gune handietan ematen ditu, astean bi, gutxienez. (eu)

dbo:wikiPageID
  • 297614 (xsd:integer)
dbo:wikiPageRevisionID
  • 4769420 (xsd:integer)
dct:subject
rdfs:comment
  • Kontsumismoa beharrezkoa denaz gainera gero eta produktu eta zerbitzu gehiagoren kontsumoa bultzatu egiten duen gizarte-jarrera eta gizabanakoengan duen ondorioa da. Oro har, kontsumismo terminoa modu gaitzesgarrian erabiltzen da eta pertsona baten neurriz kanpoko kontsumoa adierazteko erabiltzen da, behar ez diren eta finean asebetetzen ez duten produktuak erosiz. Terminoa gizartean gertatzen den gehiegizko kontsumoak ingurumenean dituen ondorio kaltegarriak nabarmentzeko ere erabiltzen da. Laburbilduz, kontsumoaren ondorioak hauek dira: (eu)

rdfs:label
  • Kontsumismo (eu)
  • Kontsumismo (eu)
owl:sameAs
prov:wasDerivedFrom
foaf:isPrimaryTopicOf
is foaf:primaryTopic of