Jean de La Bruyère (Paris, 1645 abuztuaren 16a - Versailles, 1696 ko maiatzaren 10a) frantses idazle moralista izan zen. Parisko etxe burges batean sortu zen eta, legegizon gisa lanean aritu ondoren, Condé eta Borboi etxeetan lan egin zuen irakasle, idazkari eta liburuzain gisa, Bossueten laguntzari esker. Arrotz aristokraten artean, La Bruyèrek gorabehera handiak izan zituen urte horietan, baina atarramentu onik atera zuen egoera zail hartatik, bere begi zorrotzari eta estilo argi bezain aberatsari esker.

Property Value
dbo:abstract
  • Jean de La Bruyère (Paris, 1645 abuztuaren 16a - Versailles, 1696 ko maiatzaren 10a) frantses idazle moralista izan zen. Parisko etxe burges batean sortu zen eta, legegizon gisa lanean aritu ondoren, Condé eta Borboi etxeetan lan egin zuen irakasle, idazkari eta liburuzain gisa, Bossueten laguntzari esker. Arrotz aristokraten artean, La Bruyèrek gorabehera handiak izan zituen urte horietan, baina atarramentu onik atera zuen egoera zail hartatik, bere begi zorrotzari eta estilo argi bezain aberatsari esker. 1688an argitaratu zuen, egile-izenik gabe, Les Caractères de Théophraste traduits du grec avec les caractères ou les moeurs de ce siècle (Theofrastoren izaera-bilduma, grekotik itzulia, mende honetako izaeren eta ohituren arabera) satira obra handia. La Bruyèrek Teofrasto K.a. IV. mendeko idazle grekoaren obra hartu zuen oinarritzat, XVII. mendeko gizarte frantsesa, goi mailako aristokrazia eta agintariak batez ere, satira, maxima eta erretratu biziez deskribatzeko. Obra horrek arrakasta handia izan zuen hasieratik; argitalpen asko egin ziren hurrengo urteetan eta Frantziako literaturako maisulantzat hartua izan da XIX. mendeaz geroztik. Satirak zirela eta, oztopo handiak izan zituen La Bruyèrek Frantziako Akademiako kide izateko, baina 1693an egin zioten azkenean sarrera. (eu)

dbo:thumbnail
dbo:wikiPageID
  • 272784 (xsd:integer)
dbo:wikiPageRevisionID
  • 5129192 (xsd:integer)
dct:subject
rdfs:comment
  • Jean de La Bruyère (Paris, 1645 abuztuaren 16a - Versailles, 1696 ko maiatzaren 10a) frantses idazle moralista izan zen. Parisko etxe burges batean sortu zen eta, legegizon gisa lanean aritu ondoren, Condé eta Borboi etxeetan lan egin zuen irakasle, idazkari eta liburuzain gisa, Bossueten laguntzari esker. Arrotz aristokraten artean, La Bruyèrek gorabehera handiak izan zituen urte horietan, baina atarramentu onik atera zuen egoera zail hartatik, bere begi zorrotzari eta estilo argi bezain aberatsari esker. (eu)

rdfs:label
  • Jean de La Bruyère (eu)
  • Jean de La Bruyère (eu)
owl:sameAs
prov:wasDerivedFrom
foaf:depiction
foaf:isPrimaryTopicOf
is foaf:primaryTopic of