Ioi bat elektroiak galdu edo irabazi dituen eta, beraz, positiboki edo negatiboki kargatu den atomo edo molekula bat da. Karga positiboa duten ioiei katioi deritze (Na+, Ca2+, NH4+, H3O+ adibidez) eta katodoek erakartzen dute. Karga negatiboa dutenei, berriz, anioi (Cl-, OH-, CO32-, C6H5- adibidez) eta anodoek erakartzen dute. Ioien tasunek ez dute zerikusirik jatorrizko atomo edo molekulen tasunekin, kargak eragin handia baitu gai baten jokaeran. Ioiak solidoetan, isurkarietan eta gasetan izaten dira. Sukaldeko gatza, adibidez, solidoa da, eta bere kristalek sodio eta kloro atomo kopuru berdina dute, baina ez dituzte molekulak eratzen. Sodio klorurozko kristal horiek elkar erakartzen duten sodio katioiez (Na+) eta kloro anioiez (Cl-) daude eratuak. Horrela daude eratuta ioi izaerako solid

Property Value
dbo:abstract
  • Ioi bat elektroiak galdu edo irabazi dituen eta, beraz, positiboki edo negatiboki kargatu den atomo edo molekula bat da. Karga positiboa duten ioiei katioi deritze (Na+, Ca2+, NH4+, H3O+ adibidez) eta katodoek erakartzen dute. Karga negatiboa dutenei, berriz, anioi (Cl-, OH-, CO32-, C6H5- adibidez) eta anodoek erakartzen dute. Ioien tasunek ez dute zerikusirik jatorrizko atomo edo molekulen tasunekin, kargak eragin handia baitu gai baten jokaeran. Ioiak solidoetan, isurkarietan eta gasetan izaten dira. Sukaldeko gatza, adibidez, solidoa da, eta bere kristalek sodio eta kloro atomo kopuru berdina dute, baina ez dituzte molekulak eratzen. Sodio klorurozko kristal horiek elkar erakartzen duten sodio katioiez (Na+) eta kloro anioiez (Cl-) daude eratuak. Horrela daude eratuta ioi izaerako solido guztiak (CaCl2, AgNO3, FeCl3, PbBr2, adibidez). Irrada ioitzaile batzuen eraginez (deskarga elektrikoak, izpi ultramoreak, X izpiak, izpi kosmikoak, gai erradioaktiboek jaurtikitako alfa, beta eta gamma izpiak eta abar) gas batzuen atomo batzuk aldatu eta ioiak eratzen dira. Gasen ioitze hori atomoei dagokie beti eta ez molekulei. Gasean sortzen diren ioi horiek hautsa eta lainoaren tantatxoak oso erraz erakartzen dituzte. Ezaugarri hori elektrizatutako gorpuzkien ibilbidea eta gasen ioitze prozesua aztertzeko erabili izan da. Atomo bakarraz osatutako ioiari ioi monoatomiko deritzo, eta atomo bi edo gehiago badauzka, ioi poliatomiko. Oxigenoa osagaitzat daukatzen ioi poliatomikoei, esaterako karbonato edo sulfatoei, oxianioi deritze. Ioien izenak elektrikoki neutroak diren atomoenak bezala idazten dira. Salbuespen bakarra dago: karga elektriko netoa adierazteko, plus edo minus ikur bat eta galdu edo irabazi duten elektroi-kopurua idazten zaie superindize gisa, esaterako, H+ edo SO42-. (eu)

dbo:thumbnail
dbo:wikiPageID
  • 60512 (xsd:integer)
dbo:wikiPageRevisionID
  • 4947376 (xsd:integer)
dct:subject
rdfs:comment
  • Ioi bat elektroiak galdu edo irabazi dituen eta, beraz, positiboki edo negatiboki kargatu den atomo edo molekula bat da. Karga positiboa duten ioiei katioi deritze (Na+, Ca2+, NH4+, H3O+ adibidez) eta katodoek erakartzen dute. Karga negatiboa dutenei, berriz, anioi (Cl-, OH-, CO32-, C6H5- adibidez) eta anodoek erakartzen dute. Ioien tasunek ez dute zerikusirik jatorrizko atomo edo molekulen tasunekin, kargak eragin handia baitu gai baten jokaeran. Ioiak solidoetan, isurkarietan eta gasetan izaten dira. Sukaldeko gatza, adibidez, solidoa da, eta bere kristalek sodio eta kloro atomo kopuru berdina dute, baina ez dituzte molekulak eratzen. Sodio klorurozko kristal horiek elkar erakartzen duten sodio katioiez (Na+) eta kloro anioiez (Cl-) daude eratuak. Horrela daude eratuta ioi izaerako solid (eu)

rdfs:label
  • Ioi (eu)
  • Ioi (eu)
owl:sameAs
prov:wasDerivedFrom
foaf:depiction
foaf:isPrimaryTopicOf
is foaf:primaryTopic of