Hyppolyte-Adolphe Taine (Vouziers, Ardenak, 1828ko apirilaren 21a - Paris, 1893ko martxoaren 5a) frantziar pentsalaria, literatura-kritikaria eta historialaria izan zen. Frantziako XIX. mendeko eskola positibistako pentsalari garrantzitsuenetakoa izan zen.

Property Value
dbo:abstract
  • Hyppolyte-Adolphe Taine (Vouziers, Ardenak, 1828ko apirilaren 21a - Paris, 1893ko martxoaren 5a) frantziar pentsalaria, literatura-kritikaria eta historialaria izan zen. Frantziako XIX. mendeko eskola positibistako pentsalari garrantzitsuenetakoa izan zen. Literatura eta filosofia ikasi zituen Parisen. Platonen eta La Fontaineren obra batzuei buruzko kritika-lanak aurkeztu zituen 1852tik 1853ra bitartean. Tito Livio erromatar historialariari buruz egin zuen doktore-tesia. 1855ean Voyage aux eaux des Pyrénées (Bidaia Pirinioetako uretara) bidaia-liburua argitaratu zuen, eta hurrengo urteetan idatzi zuen bere lehen filosofia-liburua: Les Philosophes français du XIXe siècle (1857, XIX. mendeko frantses filosofoak). Positibismoaren aldeko ideiak azaldu zituen obra hartan. 1858an Essais de critique et d´histoire (Kritika- eta historia-saiakerak) lanaren lehen liburukia aurkeztu zuen, eta hurrengo urteetan Histoire de la littérature anglaise (1863-1864, Ingeles literaturaren historia) lan handia idatzi zuen. Lan horretan aurkeztu zituen Tainek arteari buruz zituen ideia nagusiak. Haren ustez, gizonaren egitekoak dira artea eta literatura, gizona goi-mailako animalia den aldetik, eta maisu-gaitasunak ("faculté maitresse") gidatzen ditu artista eta idazle handiak. Alabaina, norberaren arraza eta bizi dituen giroa (geografia eta gizarte-giroa) eta unea (historia-bilakaera) guztiz faktore garrantzitsuak dira gaitasun hura gauzatzerakoan. Molde bereko argudioak erabili zituen historiako gertakariak azaltzerakoan, eta kritika zorrotzak jaso zituen ideia haien determinismo itxia zela eta. 1864an Parisko Arte Ederretako Eskolako zuzendari izendatu zuen Napoleon III.ak, eta artearen filosofiari buruzko lanak idatzi zituen hurrengo urteetan. 1870ean, psikologia-tratatu bat idatzi zuen, De l´intelligence (Adimenari buruz). Condillac eta Alexander Bainek zabalduriko ideien alde zegoela erakutsi zuen obra hartan. 1870eko gerraren eta Komunaren ondoren, Les Origines de la France contemporaine idatzi zuen (1876-1896, Egungo Frantziaren jatorria) eta Philosophie de l´art (1882, Artearen filosofia) liburura bildu zituen arteari buruzko lan aipagarrienak. (eu)

dbo:birthPlace
dbo:citizenship
dbo:deathPlace
dbo:nationality
dbo:thumbnail
dbo:wikiPageID
  • 270264 (xsd:integer)
dbo:wikiPageRevisionID
  • 5467557 (xsd:integer)
prop-eu:heriotzaData
  • 1893 (xsd:integer)
prop-eu:irudia
  • Hippolyte taine.jpg
prop-eu:irudiarenTestua
  • Taine bere katuarekin.
prop-eu:jaiotzaData
  • 1828 (xsd:integer)
dct:subject
rdf:type
rdfs:comment
  • Hyppolyte-Adolphe Taine (Vouziers, Ardenak, 1828ko apirilaren 21a - Paris, 1893ko martxoaren 5a) frantziar pentsalaria, literatura-kritikaria eta historialaria izan zen. Frantziako XIX. mendeko eskola positibistako pentsalari garrantzitsuenetakoa izan zen. (eu)

rdfs:label
  • Hyppolyte-Adolphe Taine (eu)
  • Hyppolyte-Adolphe Taine (eu)
owl:sameAs
prov:wasDerivedFrom
foaf:depiction
foaf:isPrimaryTopicOf
foaf:name
  • Hyppolyte-Adolphe Taine (eu)
  • Hyppolyte-Adolphe Taine (eu)
is foaf:primaryTopic of