prop-eu:quote
|
- Don Manuel Arresek - irakasleak - euskaraz hitz egiten harrapatzen zuen ikasleari eraztuna jartzen zion; eraztun hori ikaslez ikasle pasatzen zen, hutsegiteak egin ahala; gu, orduan, beldur ginen eraztuna poltsikoan zuen ikaskidearengana hurbiltzeko, izan ere, ikaskide hori nahita euskaraz mintza baitzitekeen gurekin, guri hutsegitea eginarazteko eta zoritxarreko eraztun hori gur emateko; eraztuna zuenari ihes egiten genion; gauzak horrela, eraztunak helburu bikoitza betetzen zuen: eraztuna zuenari bakarrik sentiarazten zion, ikaskideak beregana hurbiltzeko beldur baitziren, eta bestalde, egurra jasotzeko beldurra ere hor zegoen, asteburuan eraztuna zuena zigortuta geratzen baitzen.
|