Casas Viejas izena historiara pasatu bada, Espainiako Bigarren Errepublika garaiko gertakari larri batzugatik da, Casas Viejasko gertakariak izenekoak, Manuel Azañaren gobernua erorarazi zutenak, hain zuzen ere -1936an, berriro gobernuburu izango den arren-. Sindikatuaren egoitzan CNTren bandera gorri-beltza jarri zuten. Nekazari guztiak ez zetozen bat, batzuk berehala iraultza egin nahian, besteak errepresioaren beldur. Gaueko hamarrak aldera errefortzu gehiago iritsi ziren Cadizetik. Metrailadore bat era bazekarten eta erasoa indartu egin zen.

Property Value
dbo:abstract
  • Casas Viejas izena historiara pasatu bada, Espainiako Bigarren Errepublika garaiko gertakari larri batzugatik da, Casas Viejasko gertakariak izenekoak, Manuel Azañaren gobernua erorarazi zutenak, hain zuzen ere -1936an, berriro gobernuburu izango den arren-. 1933ko urtarrilaren 11n, CNTko anarkista talde batek komunismo libertarioa ezarri nahi zutela-eta, iraultza piztu zen Casas Viejasen. 10etik 11rako gauean telefono kableak moztu zituzten, bidegurutzeak zelatatu ziren eta Casas Viejasera iristeko bidea eten zuten. Herria isolatuta geratu zen. Aldi berean, ahalik eta arma gehien eskuratu zuten, Alfonso Jiménez Lagoren dendatik 3.000 kartutxo hartu zituzten, 10 kg bolbora eta balak, besteak beste. Sindikatuaren egoitzan CNTren bandera gorri-beltza jarri zuten. Nekazari guztiak ez zetozen bat, batzuk berehala iraultza egin nahian, besteak errepresioaren beldur. Goizaldera manifestazio egin zuten, beti ere bandera gorri-beltzaren atzetik. Juan Bascuña alkateari boterea kendu eta Guardia Zibilen kuartelera joan ziren, hura hartzeko asmoz. Han lau bat guardia zibil zeuden eta bi hilak izan ziren. Gobernuak honen berri izan bezain pronto, guardia zibil gehiago bidali zituen eta Asalto Guardia ere bai. Tiroka sartu ziren herrian eta CNTko bandera kendu eta ordena ezarri zuten. Manuel Quijada atxilotu zuten eta, egurraren poderioan, Jerónimo Silva eta Perico Cruz izan zirela guardia zibilen aurka disparatu zutenak aitortu zuen. Horregatik joan ziren Seisdedosen txabolarantz, han baitzeuden gordeta. Hauek ziren bertan ezkutatuta zeudenak: Seisdedos eta bere semeetako bi (Perico eta Paco), Josefa Franco (Seisdedosen erraina) eta bere semeetako bi (Francisco eta Manuel), Jerónimo Silva (Seisdedosen suhia), Maria Silva (Juan Silvaren alaba eta Seisdedosen iloba, ondoren Libertaria izena hartuko duena) eta bere laguna zen Manuela Lago. Ateratzeko ordena jaso zuten eta ez zen erantzunik izan. Horren aurrean, asalto guardiatako batek atea indarrez ireki zuen eta beste guardia bati eman zion paso, Martín Díazi. Setiatuek hil egin zuten hau. Manuel Quijada presoa bidali zuten, orduan, errenditzeko esanez. Odoletan zegoen gizajoa eta haren itxurak ez zuen ezer onik agintzen. Txabolan geratu zen beste kideekin batera. Gaueko hamarrak aldera errefortzu gehiago iritsi ziren Cadizetik. Metrailadore bat era bazekarten eta erasoa indartu egin zen. Goizeko ordu biak baziren, Rojas kapitaina iritsi zenean, 90 asalto guardia berarekin ekarriz. Seisdedosen txabolaren aurrean kokatu zuten metrailadorea eta Seisdedos eta Pedro hil zituzten. Guardia bat ere eraitsi zuten. Rojas kapitainak telegrama bat jaso zuen: Es orden terminante Ministro de la Gobernación se arrase casa donde se han hecho fuertes los revoltosos eta Rojasek txabolari su ematea agin zuen. Kotoia gasolinaz blai egin eta harriekin nahaspila eginda, txabolaren teilatura bota zuten. Berehala hartu zuen su lastoak eta Libertaria eta Manuel García Franco korrika atera ziren. Ihes egitea lortu zuten. Ez zuten zorte hori izan Manuela Lago eta Francisco García Francok, atean tirokatu baitzituzten. Jerónimo Silva, Pedro Cruz, Paco Cruz, Manuel Quijada, Seisdedos eta Josefa Franco txabola barruan kiskali ziren. Berehala txabolaren teilatua behera etorri zen eta tiroak isildu ziren. Goizeko hirurak ziren. Ez zen hemen bukatu Casas Viejasko infernua. Guardia zibilak eta asaltokoak enparantzan bildu ziren. Goizeko zazpietan, Rojas kapitainak etxez etxe miatzeko agindu zuen. Tentsio handia zegoen oraindik eta hil zutenetako bat Antonio Barberán Castellar izan zen, 74 urteko agurea. Horrela esan omen zuen: No tiréis; yo no soy anarquista, baina ez zion ezertarako balio izan. Fernando Lago (insurrekzioan parte hartu zuen bakarra), Juan Grimaldi, Andrés Montiano, Manuel, Manuel García y Juan García Benítez, José Utrera, Balbino Zumaquero, Manuel Pinto, Juan Galindo, Cristóbal Fernández, Juan García, Rafael Mateo eta Juan Silva ere atxilotu zituzten. Azken hau erabat gaixo zegoen eta garbi zegoen ezin izan zuela altxamenduan parte hartu. Seisdedosen txabolarantz eraman zituzten eta han fusilatu. Armarik gabe zeuden denak eta eskuak lotuta asko. Badirudi, altxamendu handiago baten itxura egin nahi izan zutela guardiek, iraultzaile kopuru handi baten aurka aritu baziren bezala. Hasiera batean, egunkarietan horrela agertuko zen, teilatua erori eta erre zirela nekazariak txabolan. Baina, ez zen horrela izan. Antonio Verdes de la Villa, Goardia Zibilen medikua zen eta, hainbat fusilatu oraindik bizirik zegoela ohartu zenean, tiro egiteko agindu zien guardiei. Hauek ez zuten obeditu eta medikuak berak bukatu zuen lana. Guardiek herritik alde egin zutenean, hildakoak kanposanturantz eraman zituzten eta autopsia egin zieten. Emaitzek ez zuten zalantza izpirik utzi: Casas Viejas utzi baino lehen, guardiek Fernando de Arruinaga Martín-Barbadillo gobernariaren hitzak jaso zituzten: (eu)

dbo:thumbnail
dbo:wikiPageID
  • 615454 (xsd:integer)
dbo:wikiPageRevisionID
  • 5044240 (xsd:integer)
dct:subject
rdfs:comment
  • Casas Viejas izena historiara pasatu bada, Espainiako Bigarren Errepublika garaiko gertakari larri batzugatik da, Casas Viejasko gertakariak izenekoak, Manuel Azañaren gobernua erorarazi zutenak, hain zuzen ere -1936an, berriro gobernuburu izango den arren-. Sindikatuaren egoitzan CNTren bandera gorri-beltza jarri zuten. Nekazari guztiak ez zetozen bat, batzuk berehala iraultza egin nahian, besteak errepresioaren beldur. Gaueko hamarrak aldera errefortzu gehiago iritsi ziren Cadizetik. Metrailadore bat era bazekarten eta erasoa indartu egin zen. (eu)

rdfs:label
  • Casas Viejasko gertakariak (eu)
  • Casas Viejasko gertakariak (eu)
owl:sameAs
prov:wasDerivedFrom
foaf:depiction
foaf:isPrimaryTopicOf
is dbo:wikiPageRedirects of
is foaf:primaryTopic of