Greziar mitologian, Artemisa (antzinako grezieraz: Ἄρτεμις, ártemis) olinpiar jainko nagusietariko bat izan zen. Artemisa baso eta muinoen; birjintasun eta ugalkortasunaren; ehiza eta beste abarren jainkosa helenistikoa izan zen. Artemisak Zeus eta Leto gurasoak eta Apolo neba bikia zituen. Artemisa gero Selene titana, Diana erromatarra, Artume etruskoa edo Hekate kariar jainkosa bilakatu zen.

Property Value
dbo:abstract
  • Greziar mitologian, Artemisa (antzinako grezieraz: Ἄρτεμις, ártemis) olinpiar jainko nagusietariko bat izan zen. Artemisa baso eta muinoen; birjintasun eta ugalkortasunaren; ehiza eta beste abarren jainkosa helenistikoa izan zen. Artemisak Zeus eta Leto gurasoak eta Apolo neba bikia zituen. Artemisa gero Selene titana, Diana erromatarra, Artume etruskoa edo Hekate kariar jainkosa bilakatu zen. Arku eta geziak aldean, ninfak lagun dituela, gauez oihanetan barrena abiatu ohi da basapiztiak atzeman beharrez. Artemisaren izaera kontraesanez betea ageri da: birjina izanik, erditzekotan zeuden emakumeen babeslea zen, nahiz eta zenbaitetan, apetak emanik, hil egiten zituen geziak jaurtikiz. Mendekatzailea eta ankerra, Akteon, Orion eta Kalisto hil zituen eta Apolori lagundu zion Niobek egindako laidoa mendekatzen. Agamemnonekin haserreturik, Ifigenia hil zezan agindu zion. Arkadian bereziki ohoratua izan zen. Efeson eta Epidauron berari eskainitako tenpluak zeuden. Animalia basatien babesle gisa, piztiez eta txoriz inguratua irudikatu zuten. VI. mendean tunika luzez jantzia ageri da, geziak jaurtikitzeko jarreran, eta Apolo anaiari lagunduz askotan. Aro klasikoan eta helenistikoan jantzi motzez irudikatu zuten, ibilian bezala, arkua eta gezi zorroa aldean eta orein eme bat edo zakurrak atzean zituela. (eu)

dbo:thumbnail
dbo:wikiPageID
  • 125387 (xsd:integer)
dbo:wikiPageRevisionID
  • 4952151 (xsd:integer)
dct:subject
rdfs:comment
  • Greziar mitologian, Artemisa (antzinako grezieraz: Ἄρτεμις, ártemis) olinpiar jainko nagusietariko bat izan zen. Artemisa baso eta muinoen; birjintasun eta ugalkortasunaren; ehiza eta beste abarren jainkosa helenistikoa izan zen. Artemisak Zeus eta Leto gurasoak eta Apolo neba bikia zituen. Artemisa gero Selene titana, Diana erromatarra, Artume etruskoa edo Hekate kariar jainkosa bilakatu zen. (eu)

rdfs:label
  • Artemisa (eu)
  • Artemisa (eu)
owl:sameAs
prov:wasDerivedFrom
foaf:depiction
foaf:isPrimaryTopicOf
is foaf:primaryTopic of