Animalien askapena edo animalien eskubideak pentsamendu eta jarrerak animaliak indarkeriarik gabe eta aske bizitzea aldarrikatzen du. Ildo horretatik, animaliak eta gizakiak eskubideetan parekatu eta animaliak gizakien janaritarako, lanerako edo esperimentazio zientifikorako erabilpenetik, eta zenbaiten ustez jabetza-gai izatetik ere, askatu behar direla defendatzen du. Animalien eskubideen defentsak animalien ongizate izeneko jarrera alternatiboa gainditu egiten du. Izan ere, animalien ongizateak animaliekiko tratu txarrak gaitzetsi eta animalien oinazea baztertu egin behar dela defendatzen du, baina aldi berean onartu egiten du animalien erabilpena gizakien mesedetarako.

Property Value
dbo:abstract
  • Animalien askapena edo animalien eskubideak pentsamendu eta jarrerak animaliak indarkeriarik gabe eta aske bizitzea aldarrikatzen du. Ildo horretatik, animaliak eta gizakiak eskubideetan parekatu eta animaliak gizakien janaritarako, lanerako edo esperimentazio zientifikorako erabilpenetik, eta zenbaiten ustez jabetza-gai izatetik ere, askatu behar direla defendatzen du. Animalien eskubideen defentsak animalien ongizate izeneko jarrera alternatiboa gainditu egiten du. Izan ere, animalien ongizateak animaliekiko tratu txarrak gaitzetsi eta animalien oinazea baztertu egin behar dela defendatzen du, baina aldi berean onartu egiten du animalien erabilpena gizakien mesedetarako. Gizartean eztabaida dago animaliek eskubideak dauzkaten edo edukitzekotan, nolako eskubideak diren. Filosofian, animalien eskubideak etika-galdera sakonak planteatzen dituen arazo bat dira, gizakiaren izaeraren inguruko hausnarketa eta pertsonaren definizioari buruzko jarrera garbia eskatzen duena. Animalien eskubideak defendatzen dituztenek gizakia eta animaliak parekoak izan eta funtzio fisiologiko berdinak (oinazea, oroimena, ...) dituztela eta, beraz, analogiaz, gizakiek eta animaliek eskubide berdinak izan behar dituztela defendatzen dute. Animalien eskubideak defendatzen dituzten teorikoen artean Peter Singer eta Tom Regan filosofoak nabarmentzen dira. Beste jarrera batek aintzat hartzen ditu animaliak moralaren aldetik, baina animaliak beraien aldetik beste animalia edo gizakien eskubideak errespetatzeko gauza ez direnez, animalien eskubideak mugatuak direla defendatzen du. Horrela, gizaki eta animalien arteko interesak kontrajartzen direnean, gizakien alde egin behar dela defendatzen dute tarteko jarrera honetako jarraitzaileek. Ildo horretatik, eztabaida dago animaliekiko tratu zuzena eta begirunezkoa justizia eta eskubideengatik edo zor zaien errukiagatik izan behar den. Animalien status morala edo gizaki eta animalien eskubide berdintasuna ukatzen duen jarreraren argudioak animalien ezaguera, sentimendu, edo kontzientzia-ezarekin loturik izaten dira. Gizakia gizaki izateagatik animaliak baino eskubide gehiago dituela edota animaliak gizakiaren mendean izan behar direla diotenen iritziak espezismo izeneko jarreran kokatzen dira. Gizakia animaliaren gainetik dagoela onartzen dutenen artean badira ere animaliekiko tratu txarrak gaitzesten dituztenak, baina azken finean tratu txarrak eragiten dituen pertsonaren moraltasunaren aurkako ekintzak direlako, animalia pertsonaren azpian jarriz betiere. Azken argudio hauek defendatu dituztenen artean Tomas Akinokoa eta Kant daude . Historian zehar, zibilizazio eta kultura zein den, hainbat eratan gauzatu dira animalien eskubideak. Animismoan animaliak sakratuak eta pertsona eta jainkotzat hartuak dira. Pentsamendu modernoaren aitzindaria izan zen Descartes filosofoak animaliak automata hutsak zirela baieztatu zuen eta gizakiari leku nabarmena egotzi unibertsoan. Erlijio- eta filosofia-tradizio nagusiak animaliak gizakiaren azpiko maila batean jarri eta gizakiaren mendean jarri ditu eta animaliek egun jasaten duten erabilpenaren jatorrian dago. Animalien egungo mendekotasun eta erabilpena hau guztiz krudela da kasu anitzetan: abelzaintza intentsiboan animaliak egoera larrian egoten dira, toki itxietan eta euren berezko garapena errespetatu gabe, askotan beraien osasunaren kaltetan; saiakuntza edo esperimentazio-laborategietan, gaixotasunak eragiten zaizkie euren erreakzioak ikertzeko; konpainia-animalia moduan ere, animaliak euren inguru naturaletik erauziak izaten dira gehienetan, jolasgarri edo kirol moduan askotan animaliak akabatu egiten dira, hala nola zezenketa-mota zenbaitetan. Animalien eskubideei buruz ardura zabaldu da gizartean eta ondorioz, animalien pairamena salatzen duten hainbat herri ekimen eta elkarte sortu dira. Kezka horri erantzun nahian, estatuek animalia banakoen babeserako legeak plazaratzen hasi dira. Lege hauek, ordea, animalien ongizateari buruzkoak dira gehienetan dira, animalien eskubideen urraketaren oinarrian dagoen animalien jabegoa zalantzan jarri gabe. (eu)

dbo:thumbnail
dbo:wikiPageExternalLink
dbo:wikiPageID
  • 98827 (xsd:integer)
dbo:wikiPageRevisionID
  • 4994754 (xsd:integer)
dct:subject
rdf:type
rdfs:comment
  • Animalien askapena edo animalien eskubideak pentsamendu eta jarrerak animaliak indarkeriarik gabe eta aske bizitzea aldarrikatzen du. Ildo horretatik, animaliak eta gizakiak eskubideetan parekatu eta animaliak gizakien janaritarako, lanerako edo esperimentazio zientifikorako erabilpenetik, eta zenbaiten ustez jabetza-gai izatetik ere, askatu behar direla defendatzen du. Animalien eskubideen defentsak animalien ongizate izeneko jarrera alternatiboa gainditu egiten du. Izan ere, animalien ongizateak animaliekiko tratu txarrak gaitzetsi eta animalien oinazea baztertu egin behar dela defendatzen du, baina aldi berean onartu egiten du animalien erabilpena gizakien mesedetarako. (eu)

rdfs:label
  • Animalien eskubideak (eu)
  • Animalien eskubideak (eu)
owl:sameAs
prov:wasDerivedFrom
foaf:depiction
foaf:isPrimaryTopicOf
is dbo:ideology of
is dbo:wikiPageRedirects of
is prop-eu:data of
is dct:subject of
is foaf:primaryTopic of