Hego Osetiako Gerra 2008ko gatazka armatu bat izan zen. Alde batetik Georgia zegoen; beste aldetik, errusiarren aldekoak ziren (Georgiako) Hego Osetia eta Abkhaziako Errepublika Autonomoa eta Errusia bera zeuden. Gerra 2008. urteko abuztuaren 7ko Hego Osetiako lurretako borrokaldiekin hasi zen, Tskhinvaliko guduarekin. Gerora, Georgiako eta Itsaso Beltzeko beste eskualde batzuetan ere borrokaldiak izan ziren.

Property Value
dbo:abstract
  • Hego Osetiako Gerra 2008ko gatazka armatu bat izan zen. Alde batetik Georgia zegoen; beste aldetik, errusiarren aldekoak ziren (Georgiako) Hego Osetia eta Abkhaziako Errepublika Autonomoa eta Errusia bera zeuden. Gerra 2008. urteko abuztuaren 7ko Hego Osetiako lurretako borrokaldiekin hasi zen, Tskhinvaliko guduarekin. Gerora, Georgiako eta Itsaso Beltzeko beste eskualde batzuetan ere borrokaldiak izan ziren. Georgiako presidenteak, Mikheil Saakaxvilik, armadari agindu zion Hego Osetiako kontrola berreskuratzeko: osetiarrek hori hartu zuten gerra-deklaraziotzat. 1992. urtetik Hego Osetiak 'de facto' independentetzat zuen bere lurraldea, baina Georgiak legez bere herrialdekoa zela zioen, 'de iure', eta osetiarrak erreboltaritzat zituen. Errusiarren arabera, Georgiak "Чистое поле" (Arlo garbia) izena eman zion Hego Osetiako operazioari. Georgiako Gerra Zibilaren (1988-1993) ondorioz, Hego Osetian Errusiako bake-indarrak zeuden, eta osetiarren alde egin zuten berehala; errusiar armadako baliabide gehiago ere joan ziren lurraldera, eta Georgiak errusiarrek nazioarteko muga zeharkatu izana gerra-deklaraziotzat hartu zuten. Errusiarrekin eta osetiarrekin batera abkhaziarrek ere jardun zuten Hego Osetiako lurraldean borrokan georgiarren kontra, baita Abkhazian bertan ere. Izan ere, errusiarrek ziotenez, Georgiak antzerako asmoa zuen Abkhazian ere egiteko, "Скала" (Haitza operazioa) izeneko operazioaren bitartez. Abuztuaren 12an Dmitri Medvedev agintariak errusiarren jarduera militarrak amaitzeko agindu zuen, eta Europar Batasunak aurkeztutako bake-plana onartu zuen: alde biek gatazka hasi baino lehenagoko kokalekuetara itzuli behar zuten. Edozein modutan ere, Georgiak Errusiaren kontrako salaketa ipini zuen Nazioarteko Justizia Auzitegian. Errusiako Fiskaltzak, era berean, Georgiak egindako hilketak ikertzeko espedienteari ekin zion. Aintzat hartzekoa da Hego Osetiako lurraldea oso estrategikoa dela energia-garraioari dagokionez, batez ere gasa eta petrolioa bertatik igarotzen denez, kontrola eskuratzekotan Errusia eta mendebaldea aurkari izaki. Bestalde, Georgiak harreman militarra zeukan Ameriketako Estatu Batuekin, Irakera tropak bidali zituelako, baina armada estatubatuarrak ez zuen parte hartu Hego Osetiako 2008ko Gerran. (eu)

dbo:thumbnail
dbo:wikiPageID
  • 338971 (xsd:integer)
dbo:wikiPageRevisionID
  • 5571307 (xsd:integer)
dct:subject
rdfs:comment
  • Hego Osetiako Gerra 2008ko gatazka armatu bat izan zen. Alde batetik Georgia zegoen; beste aldetik, errusiarren aldekoak ziren (Georgiako) Hego Osetia eta Abkhaziako Errepublika Autonomoa eta Errusia bera zeuden. Gerra 2008. urteko abuztuaren 7ko Hego Osetiako lurretako borrokaldiekin hasi zen, Tskhinvaliko guduarekin. Gerora, Georgiako eta Itsaso Beltzeko beste eskualde batzuetan ere borrokaldiak izan ziren. (eu)

rdfs:label
  • 2008ko Hego Osetiako Gerra (eu)
  • 2008ko Hego Osetiako Gerra (eu)
owl:sameAs
prov:wasDerivedFrom
foaf:depiction
foaf:isPrimaryTopicOf
is dbo:wikiPageRedirects of
is foaf:primaryTopic of