«Azala»: berrikuspenen arteko aldeak

eu.dbpedia.org(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
68. lerroa: 68. lerroa:
  
Kontsulta hau frogatzeko, [http://eudbpedia.deusto.es/sparql Euskarazko DBpediako SPARQL sarbidea] erabil daiteke, azaldutako kontsulta itsatsiz.
 
Kontsulta hau frogatzeko, [http://eudbpedia.deusto.es/sparql Euskarazko DBpediako SPARQL sarbidea] erabil daiteke, azaldutako kontsulta itsatsiz.
 +
 +
 +
== Baina nondik datoz datuak? ==
 +
 +
DBpediako datu guztiak Wikipediako infotauletatik datoz. Infotaulak artikulu askotan, eskuinean, agertzen diren taulak dira. Taula hauek artikuluaren gaiari buruzko oinarrizko informazioa laburtzen dute.
 +
 +
Baina infotauletako informazioa ezin da automatikoki bildu, ondoren egituratzeko eta SPARQL bidez kontsultatzeko. Horretarako, infotaula hauek "mapeatu" behar dira.

12:18, 4 abendua 2013(e)ko berrikuspena

Ongi etorri DBpediako euskarazko kapitulura!

DBpedia Wikipediatik informazio egituratua ateratzeko elkarlaneko proiektua da. DBpediaren bitartez kontsulta konplexuak egin daitezke Wikipediaren aurka, Wikipedian dagoen informazio kopuru handia hobeki aztertzeko. Adibidez, "zeintzuk dira Bizkaiko Punk musika taldeak?" galderari erantzuteko hurrengo SPARQL kontsulta egin daiteke:

select DISTINCT ?taldea ?herria where 
{
  ?taldea a dbpedia-owl:Band .
  ?taldea dbpedia-owl:genre dbpedia:Punk .
  ?taldea dbpedia-owl:hometown ?herria .
  ?herria dbpedia-owl:province <http://eu.dbpedia.org/resource/Bizkaia> . 
}

Kontsulta honek hurrengoa erantzuten du:

?taldea ?herria
http://eu.dbpedia.org/resource/Parabellum_(musika_taldea) http://eu.dbpedia.org/resource/Barakaldo
http://eu.dbpedia.org/resource/MCD http://eu.dbpedia.org/resource/Bilbo
http://eu.dbpedia.org/resource/Vulpes_(musika_taldea) http://eu.dbpedia.org/resource/Bilbo
http://eu.dbpedia.org/resource/Martxoak_31_(musika_taldea) http://eu.dbpedia.org/resource/Durango
http://eu.dbpedia.org/resource/Iheskide http://eu.dbpedia.org/resource/Elorrio
http://eu.dbpedia.org/resource/Txapelpunk http://eu.dbpedia.org/resource/Lekeitio
http://eu.dbpedia.org/resource/Eskorbuto_(musika_taldea) http://eu.dbpedia.org/resource/Santurtzi
http://eu.dbpedia.org/resource/Zarama http://eu.dbpedia.org/resource/Santurtzi
http://eu.dbpedia.org/resource/Disorders http://eu.dbpedia.org/resource/Zaldibar

Kontsulta ulertzea oso erraza da. Lehendabizi, zer datu kontsultatu nahi dugun zehaztu behar dugu:

select DISTINCT ?taldea ?herria

Gure kontsultan taldeen izenak eta bakoitzaren herria jakin nahi dugunez, bi aldagai deklaratu behar ditugu: ?taldea eta ?herria. DISTINCT klausula errepikatuta dauden taldeen izenak filtratzeko erabiltzen da. Ondoren, ?taldea eta ?herria aldagaiei taldeen izenak eta bakoitzaren herria ezarri behar diegu, WHERE klausularen bitartez.

WHERE klausula honen lehenengo sententziak DBpediako datu guztiak filtratzen ditu, musika taldeak soilik hautatzen:

?taldea a dbpedia-owl:Band .

Bigarren sententziak muska talde hauetatik, punk musika egiten dutenak soilik hartzen ditu:

?taldea dbpedia-owl:genre dbpedia:Punk .

Hurrengo sententziaren bitartez, punk musika talde hauen herriak hartzen ditugu:

?taldea dbpedia-owl:hometown ?herria .

Eta azkenik, musika talde hauek beraien herriaren probintziaren arabera sailkatzen ditugu, Bizkaikoak hautatuz:

?herria dbpedia-owl:province <http://eu.dbpedia.org/resource/Bizkaia> .

Kontsulta hau frogatzeko, Euskarazko DBpediako SPARQL sarbidea erabil daiteke, azaldutako kontsulta itsatsiz.

Baina nondik datoz datuak?