«Azala»: berrikuspenen arteko aldeak
(→Baina nondik datoz datuak?) |
(→Baina nondik datoz datuak?) |
||
80. lerroa: | 80. lerroa: | ||
Infotaula bat "mapeatzea", infotaulako eta DBpediako ontologiako propietateak parekatzea da. Adibidiez, hurrengo infotaula izanik: | Infotaula bat "mapeatzea", infotaulako eta DBpediako ontologiako propietateak parekatzea da. Adibidiez, hurrengo infotaula izanik: | ||
− | {{Aktore biografia infotaula | + | <nowiki> |
+ | {{Aktore biografia infotaula | ||
| izena = Marlene Dietrich | | izena = Marlene Dietrich | ||
| irudia =Marlene Dietrich in No Highway (1951) (Cropped).png | | irudia =Marlene Dietrich in No Highway (1951) (Cropped).png | ||
99. lerroa: | 100. lerroa: | ||
| imdb = 0000017 | | imdb = 0000017 | ||
}} | }} | ||
+ | </nowiki> |
13:45, 4 abendua 2013(e)ko berrikuspena
Ongi etorri DBpediako euskarazko kapitulura!
DBpedia Wikipediatik informazio egituratua ateratzeko elkarlaneko proiektua da. DBpediaren bitartez kontsulta konplexuak egin daitezke Wikipediaren aurka, Wikipedian dagoen informazio kopuru handia hobeki aztertzeko. Adibidez, "zeintzuk dira Bizkaiko Punk musika taldeak?" galderari erantzuteko hurrengo SPARQL kontsulta egin daiteke:
select DISTINCT ?taldea ?herria where { ?taldea a dbpedia-owl:Band . ?taldea dbpedia-owl:genre dbpedia:Punk . ?taldea dbpedia-owl:hometown ?herria . ?herria dbpedia-owl:province <http://eu.dbpedia.org/resource/Bizkaia> . }
Kontsulta honek hurrengoa erantzuten du:
Kontsulta ulertzea oso erraza da. Lehendabizi, zer datu kontsultatu nahi dugun zehaztu behar dugu:
select DISTINCT ?taldea ?herria
Gure kontsultan taldeen izenak eta bakoitzaren herria jakin nahi dugunez, bi aldagai deklaratu behar ditugu: ?taldea eta ?herria. DISTINCT klausula errepikatuta dauden taldeen izenak filtratzeko erabiltzen da. Ondoren, ?taldea eta ?herria aldagaiei taldeen izenak eta bakoitzaren herria ezarri behar diegu, WHERE klausularen bitartez.
WHERE klausula honen lehenengo sententziak DBpediako datu guztiak filtratzen ditu, musika taldeak soilik hautatzen:
?taldea a dbpedia-owl:Band .
Bigarren sententziak muska talde hauetatik, punk musika egiten dutenak soilik hartzen ditu:
?taldea dbpedia-owl:genre dbpedia:Punk .
Hurrengo sententziaren bitartez, punk musika talde hauen herriak hartzen ditugu:
?taldea dbpedia-owl:hometown ?herria .
Eta azkenik, musika talde hauek beraien herriaren probintziaren arabera sailkatzen ditugu, Bizkaikoak hautatuz:
?herria dbpedia-owl:province <http://eu.dbpedia.org/resource/Bizkaia> .
Kontsulta hau frogatzeko, Euskarazko DBpediako SPARQL sarbidea erabil daiteke, azaldutako kontsulta itsatsiz.
Baina nondik datoz datuak?
DBpediako datu guztiak Wikipediako infotauletatik datoz. Infotaulak artikulu askotan, eskuinean, agertzen diren taulak dira. Taula hauek artikuluaren gaiari buruzko oinarrizko informazioa laburtzen dute.
Baina infotauletako informazioa ezin da automatikoki bildu, ondoren egituratzeko eta SPARQL bidez kontsultatzeko. Horretarako, infotaula hauek "mapeatu" behar dira.
Zer da infotaula bat "mapeatzea"
Infotaula bat "mapeatzea", infotaulako eta DBpediako ontologiako propietateak parekatzea da. Adibidiez, hurrengo infotaula izanik:
{{Aktore biografia infotaula | izena = Marlene Dietrich | irudia =Marlene Dietrich in No Highway (1951) (Cropped).png | oina = Marlene Dietrich 1951n | izen osoa = Marie Magdalene Dietrich | ezizena = | jaiotza data = [[1901]]eko [[abenduaren 27]]a | jaiotza hiria = [[Berlin]] | jaiotza herrialdea = {{bandera|Alemania|inperioa}} | heriotza data =[[1992]]ko [[maiatzaren 6]]a {{adina|1901|12|27|1992|5|6}} | heriotza hiria =[[Paris]] | heriotza herrialdea = {{bandera|Frantzia}} | lanbidea = Aktore / abeslaria | bikote kidea = [[Rudolf Sieber]] (1923–1976) | lanak =''[[Der blaue Engel]]''<br />''[[Devil is a woman]]'' | sariak = [[Ohorezko Legioa]] | webgunea =http://www.marlene.com/ www.marlene.com | imdb = 0000017 }}