About: dbpedia-eu:Yves_Simoneau   Goto Sponge  NotDistinct  Permalink

An Entity of Type : owl:Thing, within Data Space : eu.dbpedia.org associated with source document(s)

AttributesValues
label
  • Yves Simoneau
comment
  • Yves Simoneau kanadar zinema-zuzendaria da (Quebec, 1956), Zinematografiako ikasketak egin zituen Laval Unibertsitatean, eta 17 urte zituela kamera gisa hasi zen lanean Quebeceko Kanada irratian. Simoneauk hainbat genero landu zituen, baina film luzeei dagokienez thrillerrean nabarmendu da batez ere. 1978 eta 1979. urteetan bost dokumental egin zituen Frantzian eta 1983an Pourquoi l'étrange Monsieur Zolock s'intéressait-il tant à la bande dessinée? dokumentala egin zuen. 1982an egin zuen suspenseko bere lehenengo film luzea, Les Yeux rouges ou les vérités accidentelles. 1986an, berriz, Anne Héberten Les Fous de Bassan eleberri gotikoan oinarrituriko film bat egin zuen, eta handik hiru urtera thriller futurista bat aurkeztu zuen, Dans le ventre du dragon, zeinetan agertu baitzuen herensuge
sameAs
dct:subject
is primary topic of
Wikipage page ID
Wikipage revision ID
prov:wasDerivedFrom
has abstract
  • Yves Simoneau kanadar zinema-zuzendaria da (Quebec, 1956), Zinematografiako ikasketak egin zituen Laval Unibertsitatean, eta 17 urte zituela kamera gisa hasi zen lanean Quebeceko Kanada irratian. Simoneauk hainbat genero landu zituen, baina film luzeei dagokienez thrillerrean nabarmendu da batez ere. 1978 eta 1979. urteetan bost dokumental egin zituen Frantzian eta 1983an Pourquoi l'étrange Monsieur Zolock s'intéressait-il tant à la bande dessinée? dokumentala egin zuen. 1982an egin zuen suspenseko bere lehenengo film luzea, Les Yeux rouges ou les vérités accidentelles. 1986an, berriz, Anne Héberten Les Fous de Bassan eleberri gotikoan oinarrituriko film bat egin zuen, eta handik hiru urtera thriller futurista bat aurkeztu zuen, Dans le ventre du dragon, zeinetan agertu baitzuen herensuge gisa gizarte modernoa eta haren eder gisa, berriz, zientzia modernoa. 1991n ingelesezko bere lehen filma estreinatu zen, Perfectly Normal. Simoneauk kezka handia erakutsi zuen zineman lirismoa ikertzeko, eta zinemak eskaintzen dituen aukera fantastikoak eta errealitateaz kanpokoak lantzeko. Bere lanean azpimarratzekoa da kameraren mugimendu arina eta estilo aberats eta sentsuala lortu izana; bere filmetan sena eta bat-batekotasuna nabarmentzen dira. Filmak egiteko moduan aipagarria da estatubatuar egileen eragina, baina Europako zinemagintzaren kutsua nabari zaie bere pertsonaiei oro har.
is primary topic of
Faceted Search & Find service v1.13.91 as of Jul 17 2018


Alternative Linked Data Documents: Sponger | ODE     Content Formats:       RDF       ODATA       Microdata      About   
This material is Open Knowledge   W3C Semantic Web Technology [RDF Data]
OpenLink Virtuoso version 07.20.3217 as of May 17 2017, on Linux (x86_64-pc-linux-gnu), Single-Server Edition (15 GB total memory)
Data on this page belongs to its respective rights holders.
Virtuoso Faceted Browser Copyright © 2009-2021 OpenLink Software