About: dbpedia-eu:Ximun_Haran   Goto Sponge  NotDistinct  Permalink

An Entity of Type : owl:Thing, within Data Space : eu.dbpedia.org associated with source document(s)

AttributesValues
label
  • Ximun Haran
comment
  • Ximun Haran (Arrangoitze, Lapurdi, 1928 - Luhuso, 2013ko abenduaren 9a) Ipar Euskal Herriko pilotari, farmazialari eta politikaria izan zen. Euzko Alderdi Jeltzalearen militante historikoa, horren buru ere izan zen Ipar Euskal Herrian. 2013ko abenduak 9an Lapurdiko Luhuso herrian hil zen. Urtero hark asmatutako joku berriaren txapelketa jokatzen da; txapelketa horrek "Ximun Haran Torneoa" izena du.
sameAs
dct:subject
is primary topic of
Wikipage page ID
Wikipage revision ID
Link from a Wikipage to an external page
prov:wasDerivedFrom
has abstract
  • Ximun Haran (Arrangoitze, Lapurdi, 1928 - Luhuso, 2013ko abenduaren 9a) Ipar Euskal Herriko pilotari, farmazialari eta politikaria izan zen. Euzko Alderdi Jeltzalearen militante historikoa, horren buru ere izan zen Ipar Euskal Herrian. Farmaziako ikasketak egin zituen eta Hendaian egon zen botikari. Enbata mugimenduaren sortzaileetako bat izan zen. Baita euskal musikaren bultzatzaile nagusietariko bat. Horrela gogoratzen du Mixel Labéguerieren semeak, Eneko Labéguerie, Ximunen etxean aitak diskoak grabatu baitzituen: «Simun Haran pilotari ona izana da, onenetarikoa, eta magnetofono zahar batekin grabatzen ibiltzen huen herrietan. Magnetofono horrekin grabatu zioan aitari ere, garai hortako ez zegok gaizki grabazioa. Ikusten dizkiat oraindik, etxean, Kanboko koruko hamar tipo, Simun Haranen magnetofonoarekin, aitak Gu gira Euskadiko abesten, eta errepikatzerakoan korukoek abesten zuten». Pilotan 1968. urtera arte jokatu zuen eta joko berri izeneko pilota aldaeraren asmatzailea izan zen. 1980ko hamarkadan EAJ alderdiarekin harremanak estutu eta Ipar Euskal Herrian alderdi horren presentzia sustatzeko Ager aldizkaria sortu zuen. 1999. urtean, aldizkari horretan argitaratutako artikulu batean, kritiko agertu zen bere alderdiaren joera ofizialarekin, bere ustez Lizarrako Ituna izenpetzean ezkerrerako urratsa egin baitzuen alderdiak, PP eta PSOEtik urrunduz eta EHra gehiegi hurbilduz. Izan ere, 1998an Abertzaleen Batasuna koalizio abertzalearen alde azaldu zen. 2013ko abenduak 9an Lapurdiko Luhuso herrian hil zen. Urtero hark asmatutako joku berriaren txapelketa jokatzen da; txapelketa horrek "Ximun Haran Torneoa" izena du.
is primary topic of
Faceted Search & Find service v1.13.91 as of Jul 17 2018


Alternative Linked Data Documents: Sponger | ODE     Content Formats:       RDF       ODATA       Microdata      About   
This material is Open Knowledge   W3C Semantic Web Technology [RDF Data]
OpenLink Virtuoso version 07.20.3217 as of May 17 2017, on Linux (x86_64-pc-linux-gnu), Single-Server Edition (15 GB total memory)
Data on this page belongs to its respective rights holders.
Virtuoso Faceted Browser Copyright © 2009-2022 OpenLink Software