comment
| - Weeds telesail estatubatuar bat da, Jenji Kohanek sortua eta Lionsgate Televisionek ekoiztua Showtime telebista katerako. EE.BBtan telesail hau, Showtime ordaintzeko telebista kateak igorri zuen bere 7 denboraldietatik zehar, lehenengo denboraldia 2005 ko abuztuaren 8tik urriaren 10era izanik, eta zazpigarren denboraldia eta dirudienez azkena, 2011ko ekainaren 27tik irailaren 19ra izanik. Zazpigarren denboraldia 2011ko irailaren 27an lehengo aldiz aurkeztu zen. Espainian, estrenaldia Canal + eskutik izan zen 2006ko irailaren 18. Hala ere, Cuatro katean ere bai igortu zuten, baina 3. denboraldia amaitzean kendu egin zuten ikusleria baxua zelako. Telesaila guztira 89 kapitulu ditu, bakoitza ordu erdiko luzerarekin.
|
has abstract
| - Weeds telesail estatubatuar bat da, Jenji Kohanek sortua eta Lionsgate Televisionek ekoiztua Showtime telebista katerako. EE.BBtan telesail hau, Showtime ordaintzeko telebista kateak igorri zuen bere 7 denboraldietatik zehar, lehenengo denboraldia 2005 ko abuztuaren 8tik urriaren 10era izanik, eta zazpigarren denboraldia eta dirudienez azkena, 2011ko ekainaren 27tik irailaren 19ra izanik. Zazpigarren denboraldia 2011ko irailaren 27an lehengo aldiz aurkeztu zen. Espainian, estrenaldia Canal + eskutik izan zen 2006ko irailaren 18. Hala ere, Cuatro katean ere bai igortu zuten, baina 3. denboraldia amaitzean kendu egin zuten ikusleria baxua zelako. Telesaila guztira 89 kapitulu ditu, bakoitza ordu erdiko luzerarekin. Agrestic deituriko fikziozko kaliforniar hiri batean girotuta dago. Telesaila Nancy Botwinen (Mary-Louise Parker) bizitza kontzatzen du, etxeko ama bat, bere senarraren (Judah) heriotza duela gutxikoa izanik. Ustekabean, marihuana saltzen hasten da bera bizi den auzo nahiko dirudun bateko auzokideen artean, orain arte duen erdi-klaseko bizitza maila mantendu ahal izateko. Bere bizitza osoa, bere semeen inguruan igarotzen da, Shane (Alexander Gould), zortzi urteko ume nahiko bitxia eta bakartia eta Silas Hunter Parrish Silas, sexuarekin obsesionatuta dagoen nerabea. Hirurak Agrestiken bizi dira, auzo idiliko eta paregabea dirudiena, baina benetan sekretu asko gordetzen dituen auzoa.
|