About: dbpedia-eu:Utopia_(Tomas_Moro)   Goto Sponge  NotDistinct  Permalink

An Entity of Type : owl:Thing, within Data Space : eu.dbpedia.org associated with source document(s)

AttributesValues
label
  • Utopia (Tomas Moro)
comment
  • Utopia (izenburu osoa latinez: De optimo reipublicae statu, deque nova insula Utopia) Thomas Moreren saiakera lana da, 1516an argitaratua. Liburu horretan Thomas Morek uharte ezezagun bat irudikatu zuen eta gizartearen antolaketa ideala eta utopiazkoa gauzatu zuen bertan. Liburuaren lehen partean garai hartako Ingalaterrako gizartea kritikatu zuen. Jabetza pribatuan ikusten zuen gaitz guztien iturburua eta arrazoiak gidatutako estatu kolektibista bat proposatu zuen. Bigarren partean, berriz, estatuaren eta gizartearen antolaketa ideala deskribatu zuen, berak irudikatu zuen uhartean gauzaturik baleude bezala. Piarres Charrittonek euskaratu zuen 1992an.
sameAs
depiction
  • External Image
dct:subject
is primary topic of
Wikipage page ID
Wikipage revision ID
prov:wasDerivedFrom
has abstract
  • Utopia (izenburu osoa latinez: De optimo reipublicae statu, deque nova insula Utopia) Thomas Moreren saiakera lana da, 1516an argitaratua. Liburu horretan Thomas Morek uharte ezezagun bat irudikatu zuen eta gizartearen antolaketa ideala eta utopiazkoa gauzatu zuen bertan. Liburuaren lehen partean garai hartako Ingalaterrako gizartea kritikatu zuen. Jabetza pribatuan ikusten zuen gaitz guztien iturburua eta arrazoiak gidatutako estatu kolektibista bat proposatu zuen. Bigarren partean, berriz, estatuaren eta gizartearen antolaketa ideala deskribatu zuen, berak irudikatu zuen uhartean gauzaturik baleude bezala. Piarres Charrittonek euskaratu zuen 1992an. Egileak ohar batzuk eman zituen Utopiako errepublika geografian kokatzeko, eta ohar horiek irudimenezko bidaien literatura baten bultzatzaile izan ziren. Utopia hori, beraz, hiri-estatu paganoa eta komunista da, non arrazoiak gobernatzen dituen oso-osorik erakundeak eta politikagintza. Halako estatu baten ordenak eta duintasunak ikaragarrizko kontrastea sortzen zuen Europa kristauaren gobernu-sistemarekin, interes guztiz bereziek sakabanaturik eta aginpide eta ondasunen desirak harturik baitzegoen. Egoera hori agertu zuen Morek I. liburuan. Utopiaren deskribapena bidaiari misteriotsu baten ahoan ipini zuen, Raphael Hythloday, eta, era horretan, argudiatu ahal izan zuen egileak komunismoa dela bizitza publiko eta pribatuko berekoikeriaren irtenbide bakarra. Idazlan honetan lantzen diren gaien artean, kriminologia, estatuak kontrolaturiko hezkuntza, erlijio-aniztasuna, dibortzioa, eutanasia eta emakumeen eskubideak daude. Liburuan erakutsi zituen jakituria, asmamen eta talentuak ospe handia eman zioten, eta humanista nagusien artean ipini zuten. Laster itzuli zuten Europako hizkuntza nagusietara, eta literatura-genero berri baten aitzindari egin zen, utopiazko eleberriena. Utopia-n, gizakien arteko berdintasunaren alde egin zuen. Haren utopiaren ezaugarri nagusiak hauek ziren: * Berdintasun ekonomikoa: Jabetza pribaturik ezak lehia desagerraraziko luke, eta lanaren fruituak denen artean elkarbanatu. * Diruaren desagerpena: Dirua debekaturik, laguntza, lan-trukea eta truke ekonomikoa lirateke ekonomiaren oinarria. * Egitura politiko demokratikoa: Ordezkari politikoak boto sekretuen bitartez aukeratuko lirateke, baina hautesleek "zin egin behar dute herritarrik egokiena aukeratuko dutela". * Gizarte-antolamenduaren oinarrizko instituzioa familia litzateke. * Guztizko planifikazioa: Arlo guztiak kontrolaturik lirateke: jatorduak, lanorduak, seme-alaben heziketa. * Hezkuntzaren bi oinarriak lanbide-heziketa eta gizarte-bizitzaren estimua lirateke. * Tolerantzia, elkarbizitzaren oinarrizko printzipio gisa: «nork bere sentimenduekin bat egiten duen erlijioa aukeratuko du».
thumbnail
prop-eu:egilea
prop-eu:generoa
  • Saiakera
prop-eu:herrialdea
prop-eu:hizkuntza
  • Latina
prop-eu:irudia
  • Isola_di_Utopia_Moro.jpg
prop-eu:irudiarenTestua
  • Utopia liburuaren 1516ko argitalpeneko irudia.
prop-eu:itzulpenarenArgitaratzeData
prop-eu:itzulpenarenBilduma
  • Pentsamenduaren klasikoak
prop-eu:itzulpenarenIsbn
prop-eu:itzulpenarenOrrialdeak
prop-eu:itzultzailea
prop-eu:izena
  • Utopia
prop-eu:izenburuOriginala
  • De optimo reipublicae statu, deque nova insula Utopia
prop-eu:izenburuaEuskaraz
  • Utopia
prop-eu:urtea
is primary topic of
Faceted Search & Find service v1.13.91 as of Jul 17 2018


Alternative Linked Data Documents: Sponger | ODE     Content Formats:       RDF       ODATA       Microdata      About   
This material is Open Knowledge   W3C Semantic Web Technology [RDF Data]
OpenLink Virtuoso version 07.20.3217 as of May 17 2017, on Linux (x86_64-pc-linux-gnu), Single-Server Edition (15 GB total memory)
Data on this page belongs to its respective rights holders.
Virtuoso Faceted Browser Copyright © 2009-2022 OpenLink Software