comment
| - Smallville Estatu Batuetan eginiko telesaila da, Warner Bros ekoizpen etxeak ekoitzitakoa. Telesaila, 2001eko urriaren 16an ematen hasi ziren telebistatik, eta, une hontan, AEBetan, zazpigarren denboraldia betetzen ari da. Espainian, TVE 2tik ematen da; Frantzian, M6 katetik: Estatu Batuetan, The CW telebista katetik eta Latinoamerikan Warner Channel katetik. Telesailak, Clark Kent nerabearen istorioa kontatzen du, oraindik Superman bete-betean ez dela. Oraindik hegan egiten jakin gabe, bere ikasle bizitza Smallville herrian bizi du, Kansasen kokatua.
|
has abstract
| - Smallville Estatu Batuetan eginiko telesaila da, Warner Bros ekoizpen etxeak ekoitzitakoa. Telesaila, 2001eko urriaren 16an ematen hasi ziren telebistatik, eta, une hontan, AEBetan, zazpigarren denboraldia betetzen ari da. Espainian, TVE 2tik ematen da; Frantzian, M6 katetik: Estatu Batuetan, The CW telebista katetik eta Latinoamerikan Warner Channel katetik. Telesailak, Clark Kent nerabearen istorioa kontatzen du, oraindik Superman bete-betean ez dela. Oraindik hegan egiten jakin gabe, bere ikasle bizitza Smallville herrian bizi du, Kansasen kokatua. Telesailean zehar, Clarkek, beste gizaki guztiengandik erabat bereizten duten ezaugarriak dituela deskubrituko du, geroago izango den gizon bihurtuko duten xehetasun eta egoera txikiak. Lex Luthor ere agertzen da, oraindik gaizkile maltzur eta kupidagabea bihurtu ez dena, baina asko aldatuko dena, pelikuletan eta komikietan agertzen den gizon krudela bihurtu arte. Telesaila, Lana Lang eta Clark Kenten artean dagoen harremanean oinarritzen da.
|