Silbestre Elezkano Uribarri, Txilibrin izenaz ezagunagoa (Igorre, 1912ko abuztuaren 15a - Bilbo, 2003ko uztailaren 30a) XX. mendeko albokari garrantzitsuenetariko bat izan zen, nahiz eta dantzari, koplari, panderetari eta alboka-egilea ere izan. Alboka jotzen sei disko grabatu zituen eta bi filmetan agertu zen. Hainbat herrialdetan egon zen alboka jo eta dantzatzen. Albokaren berrikuntzaren aldekoa zen, hots, kanta tradizionalez jotzeaz gain, esperimentatzearen aldekoa.