comment
| - Satyajit Ray (bengaleraz: সত্যজিত রায়; Kalkuta, 1921eko maiatzaren 2a – ibidem, 1992ko apirilaren 23a) Indiako zinema zuzendaria, margolaria eta idazlea izan zen. Indiako zinemak eman duen zinemagilerik bikainenetakoa, mendebaldean gehien ezagutzen dena. Gazterik Londresa joan zen. Indiara itzulirik, Jean Renoirekin lanean aritu zen The River (1945, Ibaia ) filmean. Neorrealismoaren eragina izan zuen hasieran. Pather Panchali (1955, Bideko kantua), Aparajito (1957, Garaiezina) eta Apur sansar (1959, Apu-ren mundua) filmek osatutako trilogian Apu izeneko indiar baten bizitza kontatu zuen eta Indiako gizartearen aldaketak eta erlijioaren eta liberalismoaren arteko gatazka adierazi; Cannesen saritua izan zen eta ospe handia izan zuen nazioartean. Haren obra zabala eta estilo aniztasun handik
|
has abstract
| - Satyajit Ray (bengaleraz: সত্যজিত রায়; Kalkuta, 1921eko maiatzaren 2a – ibidem, 1992ko apirilaren 23a) Indiako zinema zuzendaria, margolaria eta idazlea izan zen. Indiako zinemak eman duen zinemagilerik bikainenetakoa, mendebaldean gehien ezagutzen dena. Gazterik Londresa joan zen. Indiara itzulirik, Jean Renoirekin lanean aritu zen The River (1945, Ibaia ) filmean. Neorrealismoaren eragina izan zuen hasieran. Pather Panchali (1955, Bideko kantua), Aparajito (1957, Garaiezina) eta Apur sansar (1959, Apu-ren mundua) filmek osatutako trilogian Apu izeneko indiar baten bizitza kontatu zuen eta Indiako gizartearen aldaketak eta erlijioaren eta liberalismoaren arteko gatazka adierazi; Cannesen saritua izan zen eta ospe handia izan zuen nazioartean. Haren obra zabala eta estilo aniztasun handikoa da. Banerjee, Tagore eta Ibsenen lanen bertsioak egin zituen. Beste film batzuk: Jalsaghar (1957, Musikagela), Charulata (1964), Shatranj te Kilhari (1977, Xake jokalariak), Pikoo (1980), Ghare Agantuk (1991, Kanpotarra).
|