About: dbpedia-eu:Rodrigo_de_Santiago   Goto Sponge  NotDistinct  Permalink

An Entity of Type : owl:Thing, within Data Space : eu.dbpedia.org associated with source document(s)

AttributesValues
label
  • Rodrigo de Santiago
comment
  • Rodrigo Alfredo de Santiago (Barakaldo, Bizkaia, 1907ko irailaren 23a - Coruña, 1985eko irailaren 30a), euskal herritar musikagilea izan zen.Barakaldon (Bizkaia) jaio zen, 1907an. Musika ikasketak Bilboko Kontserbatorioan egin zituen, eta Rafael Navarro (biolina), Jesús Guridi (harmonia), José Sainz Basabe (konposizioa) eta Armand Marsik (orkestrazioa eta zuzendaritza) izan zituen irakasle. Hamasei urte zituela, Bilboko Udal Orkestraren biolinista plaza atera zuen. Honako banda zuzendari plazak ere atera zituen: Mungian (Bizkaia, 1931-1936), Valencia de Don Juan (Leon, 1940-1947), Coruña (1947-1967) eta Madril (1967-1977). Galizian eman zuen garai oparoan zuzendari izan zen Coruñako Udal Orkestran eta “El Eco” Koru Polifonikoan. Irakaslana Coruñako Musika eta Deklamazio Kontserbatorioan bu
sameAs
depiction
  • External Image
dct:subject
is primary topic of
Wikipage page ID
Wikipage revision ID
Link from a Wikipage to an external page
prov:wasDerivedFrom
has abstract
  • Rodrigo Alfredo de Santiago (Barakaldo, Bizkaia, 1907ko irailaren 23a - Coruña, 1985eko irailaren 30a), euskal herritar musikagilea izan zen.Barakaldon (Bizkaia) jaio zen, 1907an. Musika ikasketak Bilboko Kontserbatorioan egin zituen, eta Rafael Navarro (biolina), Jesús Guridi (harmonia), José Sainz Basabe (konposizioa) eta Armand Marsik (orkestrazioa eta zuzendaritza) izan zituen irakasle. Hamasei urte zituela, Bilboko Udal Orkestraren biolinista plaza atera zuen. Honako banda zuzendari plazak ere atera zituen: Mungian (Bizkaia, 1931-1936), Valencia de Don Juan (Leon, 1940-1947), Coruña (1947-1967) eta Madril (1967-1977). Galizian eman zuen garai oparoan zuzendari izan zen Coruñako Udal Orkestran eta “El Eco” Koru Polifonikoan. Irakaslana Coruñako Musika eta Deklamazio Kontserbatorioan burutu zuen, harmonia eta konposizio zuzendariorde eta katedratiko gisa.Musika idazki ugari idatzi zituen, maiz polemikoak, musika galegoaren zein euskal musikaren inguruan, batez ere zortzikoa gai hartuta.Bere kreazio lanak genero ugari hartzen ditu. Bi zarzuela eta lau ballet sortu zituen. Lan sinfonikoetan, berriz, nabarmentzekoak dira egin zituen hiru sinfonia, lau kontzertu eta hainbat obra sinfoniko-koral, horien artean Requiem bat. Banda, talde instrumental eta korurako sortutako hainbat lanen egile ere bada.Coruñan hil zen, 1985ean.
thumbnail
is primary topic of
Faceted Search & Find service v1.13.91 as of Jul 17 2018


Alternative Linked Data Documents: Sponger | ODE     Content Formats:       RDF       ODATA       Microdata      About   
This material is Open Knowledge   W3C Semantic Web Technology [RDF Data]
OpenLink Virtuoso version 07.20.3217 as of May 17 2017, on Linux (x86_64-pc-linux-gnu), Single-Server Edition (15 GB total memory)
Data on this page belongs to its respective rights holders.
Virtuoso Faceted Browser Copyright © 2009-2021 OpenLink Software