About: dbpedia-eu:Rodolfo_Ares   Goto Sponge  NotDistinct  Permalink

An Entity of Type : owl:Thing, within Data Space : eu.dbpedia.org associated with source document(s)

AttributesValues
label
  • Rodolfo Ares
comment
  • Rodolfo Ares Taboada (Pena de Souto, Ourense, Galizia, 1954ko ekainaren 25a) Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo sailburu ohia da. V., VI., VII., eta VIII. legegintzaldietako PSE-EEko eusko legebiltzarkidea ere izan da. Ourensen (Galizia) jaio zen, eta Bilbon bizi da txikitatik, hara joan baitzen bizitzera familiarekin batera. Gazte-gazte hasi zen Bilboko gizarte-mugimenduetan parte hartzen. Alderdi Sozialistako eta UGTko kide egin zen 1977an. Otxarkoagako Elkarte Sozialistaren sorreran hartu zuen parte. Zenbait ardura izan zituen UGTn: Bizkaiko Lurralde Batzordeko kide izan zen esaterako.
sameAs
depiction
  • External Image
dct:subject
is primary topic of
Wikipage page ID
Wikipage revision ID
Link from a Wikipage to an external page
prov:wasDerivedFrom
has abstract
  • Rodolfo Ares Taboada (Pena de Souto, Ourense, Galizia, 1954ko ekainaren 25a) Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo sailburu ohia da. V., VI., VII., eta VIII. legegintzaldietako PSE-EEko eusko legebiltzarkidea ere izan da. Ourensen (Galizia) jaio zen, eta Bilbon bizi da txikitatik, hara joan baitzen bizitzera familiarekin batera. Gazte-gazte hasi zen Bilboko gizarte-mugimenduetan parte hartzen. Alderdi Sozialistako eta UGTko kide egin zen 1977an. Otxarkoagako Elkarte Sozialistaren sorreran hartu zuen parte. Zenbait ardura izan zituen UGTn: Bizkaiko Lurralde Batzordeko kide izan zen esaterako. Bilboko Elkarte Sozialistako antolaketa-idazkaria izan zen 1978an. Gero, 1980tik 1989ra arte, Bizkaiko Batzorde Exekutiboko hauteskunde-arduraduna, baita idazkariorde nagusia ere, 1989tik 1995era arte. 1995etik hona PSE-EEko Euskadiko Batzorde Exekutiboko arloen eta hauteskunde-ekintzen koordinakuntzan aritu da. Izan ere, postu horretarako hautatu zuten berriro 2002ko Aparteko Biltzarrean. 1983tik 1990era arte Bilboko Udaleko zinegotzia izan zen, hasieran oposizioan eta gero Hirigintza, Zirkulazio eta Garraio Saileko ordezkari eta alkateorde bezala. Bere ardurapean sustatu ziren Plan Orokorra eta "Bilbobus" garraio-erreforma, eta abian jarri ziren biztanleentzako aparkalekuen politika eta Otxarkoaga eta Bilbo Zaharra auzoak birgaitzeko planak. 1991eko udal hauteskundeetan Bilboko Alkatetzarako hautagai sozialista izan zen. 1994ra arte, Hirigintza, Zirkulazio eta Garraio Saileko ordezkaria eta alkateordea izan zen. Bilbao Ría 2000 elkartea sortzea bultzatu zuen, Bilbo eta bere metropoli-area berreskuratzeko plan zabal bat aurrera ateratzeko. 1990etik 1991ra bitartean, Bizkaiko Foru Aldundiko lehen diputatu nagusiordea izan zen, baita Hirigintza eta Ingurugiro Saileko foru diputatua ere. 1994ko autonomia-hauteskundeetan Eusko Legebiltzarreko kide hautatu zuten. Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeko idazkari nagusia izan da, baita bozeramaileordea ere. 2000ko martxotik 2005eko maiatzera arte, bere taldearen bozeramaile aritu zen. 2009an Patxi Lopez lehendakari bihurtu ostean, Herrizaingo sailburu izendatu zuen.
thumbnail
prop-eu:aurrekoa
prop-eu:epea
prop-eu:ondorengoa
prop-eu:titulua
is primary topic of
is Wikipage redirect of
is Wikipage disambiguates of
is prop-eu:aurrekoa of
is prop-eu:ondorengoa of
Faceted Search & Find service v1.13.91 as of Jul 17 2018


Alternative Linked Data Documents: Sponger | ODE     Content Formats:       RDF       ODATA       Microdata      About   
This material is Open Knowledge   W3C Semantic Web Technology [RDF Data]
OpenLink Virtuoso version 07.20.3217 as of May 17 2017, on Linux (x86_64-pc-linux-gnu), Single-Server Edition (15 GB total memory)
Data on this page belongs to its respective rights holders.
Virtuoso Faceted Browser Copyright © 2009-2022 OpenLink Software