About: dbpedia-eu:Robert_Fogel   Goto Sponge  NotDistinct  Permalink

An Entity of Type : owl:Thing, within Data Space : eu.dbpedia.org associated with source document(s)

AttributesValues
label
  • Robert Fogel
comment
  • Robert William Fogel (New York, 1926ko uztailaren 1a - Oak Lawn, Illinois, 2013ko ekainaren 11a) estatubatuar historialari eta zientzialaria izan zen. Cambridge, Columbia eta Johns Hopkins unibertsitateetan goi-mailako ikasketak egin ondoren, eskolak eman zituen Harvardeko eta Rochesterreko unibertsitateetan. Fogel gaur egun Center for Population Economics (CPE) erakundeko zuzendaria da, Chicagoko Unibertsitatean, eta NIH (National Institutes of Health) erakundeak bultzatutako Early Indicators of Later Work Levels, Disease and Death proiektuko ikertzaile nagusia.
sameAs
depiction
  • External Image
dct:subject
is primary topic of
Wikipage page ID
Wikipage revision ID
Link from a Wikipage to an external page
prov:wasDerivedFrom
has abstract
  • Robert William Fogel (New York, 1926ko uztailaren 1a - Oak Lawn, Illinois, 2013ko ekainaren 11a) estatubatuar historialari eta zientzialaria izan zen. Cambridge, Columbia eta Johns Hopkins unibertsitateetan goi-mailako ikasketak egin ondoren, eskolak eman zituen Harvardeko eta Rochesterreko unibertsitateetan. Esklabotasunak eta burdinbideek Estatu Batuetako ekonomian izan zuten eraginari buruz idatzi du batez ere, eta haren ideia erradikalak oso eztabaidatuak izan dira. The Union Pacific Railroad: A Case in Premature Enterprise (1960) eta Railroads and American Economic Growth: Essays in Econometric History (1964) liburuetan guztiz desegin zuen ordu arteko iritzi nagusia, burdinbideek Estatu Batuetako ekonomiaren hazkundean oso eragin gutxi izan zutela azaldu zuenean. Ideia horrek baino are hauts gehiago harrotu zuten ordea, Time on the Cross: The Economics of American Negro Slavery (1974, Estatu Batuetako ekonomia esklabotasunaren garaian) liburuan plazaratu zituenak: alegia, esklabotasuna kotoia lantzeko sistema eraginkorra izan zela eta arrazoi politikoengatik —ez ekonomikoengatik— desagertu zela. Liburuak izan zituen kritika zorrotzei erantzunez, Without Consent or Contract: The Rise and Fall of American Slavery (1989-1992, Baimenik gabe: Estatu Batuetako esklabotasunaren goraldia eta beheraldia) idatzi zuen gero. Liburu horretan esklabotasuna gaitzetsi zuen eta aurreko ikerketan behar bezala argitu gabe utzitako gai batzuk hobeto azaldu zituen. 1993an Ekonomiako Nobel saria jaso zuen, Douglass C. Northekin batera, historiako gertakariak teoria ekonomikoen eta metodo kuantitatiboen bidez aztertzeko egindako lanarengatik, eta kliometria —historiaren azterketa estatistiko zehatzak eta neurketa objektiboak egitean datzan ekonomiaren adarra— fundatuz egindako ekarpenarengatik. Fogel gaur egun Center for Population Economics (CPE) erakundeko zuzendaria da, Chicagoko Unibertsitatean, eta NIH (National Institutes of Health) erakundeak bultzatutako Early Indicators of Later Work Levels, Disease and Death proiektuko ikertzaile nagusia. Fogelen azken kontzeptuak ondorengo lanetan jasota daude: The Escape from Hunger and Premature Death, 1700–2100: Europe, America, and the Third World eta The Changing Body: Health, Nutrition, and Human Development in the Western World since 1700, biak ere Cambridge University Press-ek argitaratuak.
thumbnail
is primary topic of
is Wikipage redirect of
Faceted Search & Find service v1.13.91 as of Jul 17 2018


Alternative Linked Data Documents: Sponger | ODE     Content Formats:       RDF       ODATA       Microdata      About   
This material is Open Knowledge   W3C Semantic Web Technology [RDF Data]
OpenLink Virtuoso version 07.20.3217 as of May 17 2017, on Linux (x86_64-pc-linux-gnu), Single-Server Edition (15 GB total memory)
Data on this page belongs to its respective rights holders.
Virtuoso Faceted Browser Copyright © 2009-2022 OpenLink Software