Robert Ezra Park (Harveyville, Pennsylvania 1864ko otsailaren 14an – Nashville, Tennessee, 1944ko otsailaren 7an). Estatu Batuetako hiri-soziologoa eta Chicagoko Soziologia Eskolaren sortzailetakoa izan zen. Chicagoko Unibertsitatean W.I. Thomasen eskutik sartu aurretik, kazetari gisa aritu zen. Giza ekologia, arrazen arteko harremanak, migrazioa, asimilazioa, gizarte mugimenduak eta gizarte desantolaketaren inguruan egin zituen lanengatik egin zen ezagun.