comment
| - Qubako meskita (Quba'Masjid edo Masjid al-Quba, arabieraz: مسجد قباء), Saudi Arabiako Medina islamiar herri santuaren kanpoaldean dagoena, eraiki zen lehen meskita islamiarra da. Meskita honen lehen harriak, Mahomak jarri zituen, Mekatik Medinara joan zenean, Hejira ospetsuan, eta, ondoren, bere lagunek amaitu zuten. Mahomak, 20 gau baino gehiago igaro zituen meskita honetan (emigrazioaren ondoren), qasr delakoa otoitz egiten (otoitz labur bat), bere suhia zen Aliren zain zegoen bitartean, honen etxea, meskitaren atzekaldean zegoelarik.
|
has abstract
| - Qubako meskita (Quba'Masjid edo Masjid al-Quba, arabieraz: مسجد قباء), Saudi Arabiako Medina islamiar herri santuaren kanpoaldean dagoena, eraiki zen lehen meskita islamiarra da. Meskita honen lehen harriak, Mahomak jarri zituen, Mekatik Medinara joan zenean, Hejira ospetsuan, eta, ondoren, bere lagunek amaitu zuten. Mahomak, 20 gau baino gehiago igaro zituen meskita honetan (emigrazioaren ondoren), qasr delakoa otoitz egiten (otoitz labur bat), bere suhia zen Aliren zain zegoen bitartean, honen etxea, meskitaren atzekaldean zegoelarik. Islamiar tradizioaren arabera, Qubako meskitan nafl otoitzetako (borondatezkoak) 2 Raka'ahs eskaintzea, Umrah bat egitea bezalakoa da.
|