comment
| - Port Harcourt Nigeriako hegoaldeko hiria eta portua, eta Rivers estatuko hiriburua da. Bonny ibaiaren ertzean dago, Gineako golkotik hurbil. 2006an 541.115 biztanle zituen. Unibertsitatea eta aireportua ditu. Nigeriako industriagunerik garrantzitsuenetakoa bilakatu da azken hamarkadetan. Altzairugintza, beiragintza, papergintza, tabakogintza, zurgintza, eraikuntzako gaiak, industria kimikoa, petrolio-findegiak, janari-industria eta ontziolak dira industria nagusiak. Petrolio eta gas-hobi garrantzitsuak daude hiritik hurbil.
|
has abstract
| - Port Harcourt Nigeriako hegoaldeko hiria eta portua, eta Rivers estatuko hiriburua da. Bonny ibaiaren ertzean dago, Gineako golkotik hurbil. 2006an 541.115 biztanle zituen. Unibertsitatea eta aireportua ditu. Nigeriako industriagunerik garrantzitsuenetakoa bilakatu da azken hamarkadetan. Altzairugintza, beiragintza, papergintza, tabakogintza, zurgintza, eraikuntzako gaiak, industria kimikoa, petrolio-findegiak, janari-industria eta ontziolak dira industria nagusiak. Petrolio eta gas-hobi garrantzitsuak daude hiritik hurbil. 1912. urtean sortu zituzten Port Harcourteko hiria eta portua, ijaw herria bizi zen tokian.
|