About: dbpedia-eu:Pierre_Vilar   Goto Sponge  NotDistinct  Permalink

An Entity of Type : owl:Thing, within Data Space : eu.dbpedia.org associated with source document(s)

AttributesValues
label
  • Pierre Vilar
comment
  • Pierre Vilar (Frontignan, Languedoc-Roussillon 1906ko maiatzaren 3a - Donapaleu, Nafarroa Beherea 2003ko abuztuaren 7a), historialari eta hispanista frantziar bat izan zen. Espainiako historiaren ikerketari dagokionez, pertsonarik garrantzitsuenetako bat bezala jotzen da, Antzinako Erregimenari dagokionez zein Aro Garaikidean, baita, historia ekonomikoan eta historia sozialean orokorrean ere. Marxista bezala, Sobietar Batasunaren desagerpenarekin kritikoa izan zen. Jaume Vicens i Vives hil ondoren, XX. mendeko bigarren erditik aurrera, historiografia kataluniarreko norbanako erreferenterik nabarmenena izan zen.
sameAs
depiction
  • External Image
dct:subject
is primary topic of
Wikipage page ID
Wikipage revision ID
prov:wasDerivedFrom
has abstract
  • Pierre Vilar (Frontignan, Languedoc-Roussillon 1906ko maiatzaren 3a - Donapaleu, Nafarroa Beherea 2003ko abuztuaren 7a), historialari eta hispanista frantziar bat izan zen. Espainiako historiaren ikerketari dagokionez, pertsonarik garrantzitsuenetako bat bezala jotzen da, Antzinako Erregimenari dagokionez zein Aro Garaikidean, baita, historia ekonomikoan eta historia sozialean orokorrean ere. Marxista bezala, Sobietar Batasunaren desagerpenarekin kritikoa izan zen. Jaume Vicens i Vives hil ondoren, XX. mendeko bigarren erditik aurrera, historiografia kataluniarreko norbanako erreferenterik nabarmenena izan zen. La Sorbonatik Historian doktorea, non katedradun izatera iritsi zen (1965). Parisko Ecole de Hauts Etudeseko partaidea. Bartzelona eta Valentziako unibertsitateetatik Honoris Causa Doktorea. Bartzelonako Historia Modernoko Ikasketa Guneak bere izena darama. Beste batzuen artean, Ramon Llull eta Elio Antonio de Nebrija sariak lortu zituen, Alfontso X.a Jakintsuaren Ordena Zibilaren Gurutze Handia eta Kataluniako Generalitateko Urrezko Domina. Ikasle bezala, Jean-Paul Sartre eta Paul Nizanekin aritu zen. Ernest Labroussen ikaslea, historiaren metodologiagatik arduratu zen, Historia totalaren teoria, perspektiba materialista batetik defendatu zuen. Maurice Legendrek bultzatua (ideologia politiko erabat ezberdina zuena), Espainiara bidaiatu zuen 1929an. Bartzelonako Lizeo Frantziarrean irakasle izan zen 1934 eta 1957 bitartean, Espainiako Gerra Zibilaren eta Bigarren Mundu Gerraren garaian izan ezik (azken honetan, nagusiki, berarekin gatibu zeuden lagunei klaseak emanez). Bederatzi urte iraun zuen etenaldi luze horrekin, bere egonaldietan, bere doktoretza tesia ikertu eta idatzi zuen, Katalunia Egungo Espainian (1962), bakoitzak 600 orrialde dituen hiru liburutan banatutako bere lan handia, historiografiaren klasikotzat eta tokiko sintesiaren eredutzat hartzen dena, "laudorio guztiak jaso dituena, komunistetatik hasi eta Jordi Pujol arte", gogoratu zuen Eliseu Climentek, Pensar históricamente izeneko bere memorien editorea (Tres i quatre, 1995). Laburra baina eragin handia izan zuen Espainiaren Historia izeneko bere lanak, salmentari dagokionez arrakasta handia lortu zuen, baita publikoki bere salmenta legez baimendu aurretik ere, frankismoak debekatu zuena, eta irakaskuntzan eta arlo progresistetan 1970 eta 1980ko hamarkadetan oso erabilia izaten jarraitu zuen.
thumbnail
is primary topic of
Faceted Search & Find service v1.13.91 as of Jul 17 2018


Alternative Linked Data Documents: Sponger | ODE     Content Formats:       RDF       ODATA       Microdata      About   
This material is Open Knowledge   W3C Semantic Web Technology [RDF Data]
OpenLink Virtuoso version 07.20.3217 as of May 17 2017, on Linux (x86_64-pc-linux-gnu), Single-Server Edition (15 GB total memory)
Data on this page belongs to its respective rights holders.
Virtuoso Faceted Browser Copyright © 2009-2021 OpenLink Software