About: dbpedia-eu:Paul_Creston   Goto Sponge  NotDistinct  Permalink

An Entity of Type : owl:Thing, within Data Space : eu.dbpedia.org associated with source document(s)

AttributesValues
label
  • Paul Creston
comment
  • Paul Creston (jaiotza-izena: Giuseppe Guttoveggio ; New York, 1906ko urriaren 10a - San Diego, Kalifornia, 1985eko abuztuaren 24a) estatubatuar musikagilea izan zen. Piano-ikasketak Giuseppe Aldo Randegger eta Gaston-Marie Déthierrekin egin zituen, eta organokoak Pietro Yonekin. Hala ere, Creston autodidakta izan zen musikagile gisa. 1932. urtean hasi zen musika ikasten. Organo-jotzaile gisa aritu zen zineman, zinema ahostuna hasi aurretik, eta New Yorkeko St. Malachy elizako organo-jotzaile izan zen 1934tik 1967ra bitartean. Guggenheim beka bati esker egin zituen bere lehen lanak. 1938an New York Music Critic´s Circle saria irabazi zuen, 1. sinfonia lanagatik (1941). 1956tik 1960ra bitartean, Musikagile eta Zuzendari Elkarte Nazionaleko lehendakari izan zen, eta 1960tik 1968ra bitartean,
sameAs
dct:subject
is primary topic of
Wikipage page ID
Wikipage revision ID
prov:wasDerivedFrom
has abstract
  • Paul Creston (jaiotza-izena: Giuseppe Guttoveggio ; New York, 1906ko urriaren 10a - San Diego, Kalifornia, 1985eko abuztuaren 24a) estatubatuar musikagilea izan zen. Piano-ikasketak Giuseppe Aldo Randegger eta Gaston-Marie Déthierrekin egin zituen, eta organokoak Pietro Yonekin. Hala ere, Creston autodidakta izan zen musikagile gisa. 1932. urtean hasi zen musika ikasten. Organo-jotzaile gisa aritu zen zineman, zinema ahostuna hasi aurretik, eta New Yorkeko St. Malachy elizako organo-jotzaile izan zen 1934tik 1967ra bitartean. Guggenheim beka bati esker egin zituen bere lehen lanak. 1938an New York Music Critic´s Circle saria irabazi zuen, 1. sinfonia lanagatik (1941). 1956tik 1960ra bitartean, Musikagile eta Zuzendari Elkarte Nazionaleko lehendakari izan zen, eta 1960tik 1968ra bitartean, American Society of Composers, Authors and Publisherseko zuzendari. Irakasle gisa ere aritu zen lanean: New Yorkeko College of Musicen (1963-1967) eta Central Washington State Collegen (1968-1975). Crestonen musikaren ezaugarri nagusiak bat-batekotasuna eta zentzu melodikoa dira. Baztertu egin zituen musika deskribatzaileak, eta musika hutsaren bidea hartu zuen, forma klasikoen bidez landu zuena (sinfoniak, kontzertuak...). Musika-tresnen arteko konbinazio bereziak egiten zituen, eta Crestonen lan horiek dira ezagunenak: Concertinoa marinbarako, sonata saxofoi alturako eta pianorako, rapsodia saxofoi eta organorako. Musika sinfonikoa izan zen Crestonen produkzioaren oinarria: sei sinfonia, hamabost kontzertu eta orkestrarako beste berrogei partitura ondu zituen. 3. sinfonia lanak (1950), kantu gregorianoaren oinarriak erabiltzen ditu. Ganbera-musikari dagokionez, harizko tresnetarako kuarteto bat, pianorako eta biolin eta pianorako suiteak ondu zituen. Erlijio-musikan eta organorako musikan garrantzizko lana egin zuen Cartonek. Hiru liburu idatzi zituen: Principles of Rhythm (1964, Erritmoaren hastapenak), Creative Harmony (1970, Harmonia sortzailea) eta Rational Metric Notation (1979, Notazio metriko arrazionala); lan horietan, besteak beste, ohiz kanpoko erritmoen inguruko teoria bat osatu zuen.
is primary topic of
is Wikipage redirect of
Faceted Search & Find service v1.13.91 as of Jul 17 2018


Alternative Linked Data Documents: Sponger | ODE     Content Formats:       RDF       ODATA       Microdata      About   
This material is Open Knowledge   W3C Semantic Web Technology [RDF Data]
OpenLink Virtuoso version 07.20.3217 as of May 17 2017, on Linux (x86_64-pc-linux-gnu), Single-Server Edition (15 GB total memory)
Data on this page belongs to its respective rights holders.
Virtuoso Faceted Browser Copyright © 2009-2021 OpenLink Software