Attributes | Values |
---|
label
| |
comment
| - Pablo Palazuelo espainiar margolari, eskultore eta grabatzailea izan zen (Madril, 1916ko urriaren 6a - Galapagar, 2007ko urriaren 3a). Abstrakzio geometrikoaren ordezkari nagusietako bat. Arkitektura-ikasketak egin zituen Ingalaterran. 1940ko hamarraldian higikunde abstrakzionistaren barruan margotzen hasi zen, Paul Kleeri omenaldia (1948) obrak erakusten duen bezala. 1940. urtearen bukaeran lehenengo marrazki konstruktibista garbiak egin zituen. 1949an diru-laguntza lortu zuen Parisen, eta han geratu zen 1969 arte. Haren garaiko higikunde "informalista" ez bezala, Palazueloren 1950eko hamarraldiko obra abstrakzio geometrikoaren barruan sartzen da: kolore garbiko plano irregularrak espazioan jarrita, bata bestearen gainean edo ondoan, lerro zuzenez eta makurrez zeharkatuak. Haren pinturak
|
sameAs
| |
depiction
| |
dct:subject
| |
is primary topic of
| |
Wikipage page ID
| |
Wikipage revision ID
| |
prov:wasDerivedFrom
| |
has abstract
| - Pablo Palazuelo espainiar margolari, eskultore eta grabatzailea izan zen (Madril, 1916ko urriaren 6a - Galapagar, 2007ko urriaren 3a). Abstrakzio geometrikoaren ordezkari nagusietako bat. Arkitektura-ikasketak egin zituen Ingalaterran. 1940ko hamarraldian higikunde abstrakzionistaren barruan margotzen hasi zen, Paul Kleeri omenaldia (1948) obrak erakusten duen bezala. 1940. urtearen bukaeran lehenengo marrazki konstruktibista garbiak egin zituen. 1949an diru-laguntza lortu zuen Parisen, eta han geratu zen 1969 arte. Haren garaiko higikunde "informalista" ez bezala, Palazueloren 1950eko hamarraldiko obra abstrakzio geometrikoaren barruan sartzen da: kolore garbiko plano irregularrak espazioan jarrita, bata bestearen gainean edo ondoan, lerro zuzenez eta makurrez zeharkatuak. Haren pinturak erritmo naturalagoetara jo zuen pixkana-pixkana. Hurrengo hamarraldiko bere obrak ere soiltasun eta garbitasun horri eutsi zion, Monroy (1974) sailean edo Bachelard-i omenaldia (1977) obretan ikus daitekeen bezala. Azkeneko urteetan, baina, eskulturek eta grabatuek garrantzi handia hartu zuten bere obran.
|
thumbnail
| |
is primary topic
of | |