has abstract
| - Muhammad Ali (Cassius Marcellus Clay Jr. jaioa, Louisville, Kentucky, 1942ko urtarrilaren 17a - 2016ko ekainaren 3a) boxeolari estatubatuarra izan zen. Ipar Amerikako historiako boxeolari garrantzitsuenetarikoa da. Horrez gain, politika munduan, beltzen eskubideen alde jarrera konprometitua izan zuen. Muhammad Ali ez zen haren jaiotzezko izena, fede musulmana besartzean hartu baitzuen. Pisu astunen Munduko Finalera iritsi zenean, Pietzykowsky poloniar beteranoa izan zuen aurkari: horrek 231 borrokaldi zituen atzean eta Europako hiru txapelketa irabazi zituen. Alta, finalean, poloniarra KO utzi zuen, sudurra hautsita. Bere boxeolari bizitza osoan, Alik 116 aurkaritatik 108 garaitu zituen.
|