About: dbpedia-eu:Maurice_Legendre   Goto Sponge  Distinct  Permalink

An Entity of Type : owl:Thing, within Data Space : eu.dbpedia.org associated with source document(s)

AttributesValues
label
  • Maurice Legendre
comment
  • Maurice Legendre, intelektual katoliko eta hispanista frantziarra. Madrilen dagoen gune kultural frantziarra den Velazquezen Etxearen zuzendaria. Legendre, 1909ko udan, Aita Matias izeneko domingotarrak, Salamancako probintzian dagoen Peña de Franciako santutegia ezagutzera gonbidatu zuen, hasiera batean, santutegiaren izenak Frantziarekin zuen harremanak erakarri zuelarik, santutegiko birjinaren irudia, Erdi Aroan, Simón Vela frantziarrak aurkitu baitzuen. Bi urte beranduago, Jacques Chevalierrekin batera, santutegiko albumean, bere interesaren arrazoitzat jo daitekeena idatzi zuen: "Jada kasu egindako erreguak ematen duen konfidantza guztiarekin, Harkaitzeko Birjinari, bere santutegira oraindik askotan itzuli ahal izatea eskatzen diot, eta bidea, Frantziako lagun ugariri erakutsi ahal iz
sameAs
dct:subject
is primary topic of
Wikipage page ID
Wikipage revision ID
prov:wasDerivedFrom
has abstract
  • Maurice Legendre, intelektual katoliko eta hispanista frantziarra. Madrilen dagoen gune kultural frantziarra den Velazquezen Etxearen zuzendaria. Legendre, 1909ko udan, Aita Matias izeneko domingotarrak, Salamancako probintzian dagoen Peña de Franciako santutegia ezagutzera gonbidatu zuen, hasiera batean, santutegiaren izenak Frantziarekin zuen harremanak erakarri zuelarik, santutegiko birjinaren irudia, Erdi Aroan, Simón Vela frantziarrak aurkitu baitzuen. Bi urte beranduago, Jacques Chevalierrekin batera, santutegiko albumean, bere interesaren arrazoitzat jo daitekeena idatzi zuen: "Jada kasu egindako erreguak ematen duen konfidantza guztiarekin, Harkaitzeko Birjinari, bere santutegira oraindik askotan itzuli ahal izatea eskatzen diot, eta bidea, Frantziako lagun ugariri erakutsi ahal izatea, frantziar eta espainiar bihotzak, hemen batera baitaitezke hobekien Kristautasunean. 1913an, Ignazio osabak gidatua, Peña de Franciaz gain, Hurdes izeneko Extremadurako eskualdea bisitatzen du. Ordutik, Legendrek, etengabeko kanpaina bat egingo du iritzi publikoak, bere arreta, hurdeetako arazoan jar dezan, bere uzte historikoa eta egoera negargarria salatuz. 1914an, bere laguna zen Miguel de Unamuno gonbidatzen eta laguntzen du aipaturiko eskualdetik egin beharreko bidaia batetara, eta, 1922ko apirilean, beste hainbeste egin zuen Osasun Batzordearekin, bere laguna zen Gregorio Marañón ospetsua presidente zuena. Batzorde hau izan zen Alfontso XIII.a Espainiakoak Hurdeetara egin beharreko bisita prestatu zuena urte bereko ekainean, 1933an, Luis Buñuelen Las Hurdes, tierra sin pan izeneko dokumental eztabaidagarria sorrarazi zuena. Bere bizitza osoan zehar, Legendrek, Hurdeetako arazoaz arduratzen jarraitu zuen, eta berari eskaini zion Bordeleko Unibertsitatean aurkeztutako bere doktoretza tesia (Las Jurdes: étude de géographie humaine, 1927). Ideologia politiko ezberdinetako frantziar asko, Espainiako historia eta kulturagatik interesatzera bultzatu zituen, Pierre Vilarren kasuan bezala, eta, ondorioz, hispanismoaren abiarazletakotzat har daiteke. Arrazoi honegatik, Alfontso XII.aren Ordenaren Komendatore Gurutzea eman zioten. 1934an, birjinaren irudiaren aurkikuntzaren bosgarren mendeurrenaren ondorioz, Peña de Franciako birjinaren santutegirako erromesaldi ofizial bat antolatu zuen. Gerra zibilaren ondoren, non garaile irten zen alde nazionala begiko izan zuen (Nouvelle histoire d'Espagne, 1938), eta are gehiago Bigarren Mundu Gerraren ondoren (Semblanza de España, 1944), autoritate frankisten laguntza izan zuen, nazioarteko isolamenduaren erdian, oso erabilgarritzat hartzen baitzuten europar intelektual katoliko baten hurbiltasuna (Notre Dame de France en Espagne, 1945). Urte horretan bertan, mundu osorako bakea eskatzeko nazioarteko erromesaldi bat antolatzen du. Legendre 1955eko otsailak 12an hil zen, eta bere hondarrak, Peña de Franciako Birjinaren erdiko nabera eramanak eta bertan lurperatuak izan ziren 1956ko uztailak 1ean.
is primary topic of
Faceted Search & Find service v1.13.91 as of Jul 17 2018


Alternative Linked Data Documents: Sponger | ODE     Content Formats:       RDF       ODATA       Microdata      About   
This material is Open Knowledge   W3C Semantic Web Technology [RDF Data]
OpenLink Virtuoso version 07.20.3217 as of May 17 2017, on Linux (x86_64-pc-linux-gnu), Single-Server Edition (15 GB total memory)
Data on this page belongs to its respective rights holders.
Virtuoso Faceted Browser Copyright © 2009-2021 OpenLink Software