comment
| - Mantibleko erromatar zubia Ebro ibaiaren gainean dagoen zubia da, Asa (Lantziego, Arabar Errioxa) eta El Cortijo (Logroño, Errioxa) herrietan kokaturik dagoena. Gaur egun, zubiaren aztarnak besterik ez dira geratzen. Bere luzera 164 metrokoa zen, 5 metroko zabalera eta 30 metroko altuera maximoa zituelarik. Erdi-puntuko zazpi arkuz zegoen osaturik, gaur egun horietatik bi bakarrik geratzen direlarik zutik, besteen oinarrietako aztarna gutxi batzuekin batera.
* Zutik dagoen Arabako aldeko arkua.
* Zutik geratzen den Errioxa aldeko arkua, alboz ikusia.
|
has abstract
| - Mantibleko erromatar zubia Ebro ibaiaren gainean dagoen zubia da, Asa (Lantziego, Arabar Errioxa) eta El Cortijo (Logroño, Errioxa) herrietan kokaturik dagoena. Gaur egun, zubiaren aztarnak besterik ez dira geratzen. Bere luzera 164 metrokoa zen, 5 metroko zabalera eta 30 metroko altuera maximoa zituelarik. Erdi-puntuko zazpi arkuz zegoen osaturik, gaur egun horietatik bi bakarrik geratzen direlarik zutik, besteen oinarrietako aztarna gutxi batzuekin batera. Historialari batzuen arabera II. mendearen lehen erdian eraiki zen, Erromatar Inperioaren garaian. Beste batzuen ustez, ordea, zubia XI. mendean eraiki zen, Garesekoarekin batera eta biak eraikiak izango ziren orduko Nafarroako Erresumako bi hiririk garrantzitsuenak lotzeko: Naiara eta Iruñea. Ez dago oso argi ezta noiz utzi zion igarotzeko modukoa izateari, baina badaude XVI. mendeko dokumentuak zeinetan adierazten den zubia ordurako suntsituta zegoen. Suntsiketa hori, ordea, arinago ere gerta zitekeen. Gaur egun, Espainiako kultura ondasun dago izendaturik, RI-51-0004791 erreferentziarekin. GR 38a, Ardoa eta Arrainaren bidea, zubi ondotik igarotzen da.
* Zutik dagoen Arabako aldeko arkua.
* Zutik geratzen den Errioxa aldeko arkua, alboz ikusia.
|