comment
| - Magdalenako jauregia (gaztelaniaz Palacio de la Magdalena) Santander hirian dagoen Magdalena penintsulan kokatzen da, Kantabrian (Espainia). Herritarren diru laguntzei esker 1909 eta 1911 urteen artean eraiki zen, espainiar errege familiari ostatu emateko asmoz. Javier González Riancho eta Gonzalo Bringas Vega arkitektoen lana da, 1913 altzariztatu zuten, berehala Alfontso XIII.a Espainiakoa eta bere familiaren udako egoitza bilakatuz, Espainiako Bigarren Errepublikaren aldarrikapena arte hauen jabegoa izan zelarik. 1914an Javier González Rianchok zalditegiak proiektatu zituen. Hauek erdi aroko herriska ingeles baten teilatu zorrotz eta maldatsuak isladatzen dituztelarik, bai eta egurrezko bilbadurak, etab.
|
has abstract
| - Magdalenako jauregia (gaztelaniaz Palacio de la Magdalena) Santander hirian dagoen Magdalena penintsulan kokatzen da, Kantabrian (Espainia). Herritarren diru laguntzei esker 1909 eta 1911 urteen artean eraiki zen, espainiar errege familiari ostatu emateko asmoz. Javier González Riancho eta Gonzalo Bringas Vega arkitektoen lana da, 1913 altzariztatu zuten, berehala Alfontso XIII.a Espainiakoa eta bere familiaren udako egoitza bilakatuz, Espainiako Bigarren Errepublikaren aldarrikapena arte hauen jabegoa izan zelarik. 1914an Javier González Rianchok zalditegiak proiektatu zituen. Hauek erdi aroko herriska ingeles baten teilatu zorrotz eta maldatsuak isladatzen dituztelarik, bai eta egurrezko bilbadurak, etab. Era eklektikoa duen lana da, eragin ingelesak ere badituelarik, kanpokaldeko multzoen egituran ongi ikus litekeen bezala. Tximinien ugaritasuna ere badu, lehiateetako formak, etab. Era frantzesaren gehikuntzak ere baditu, esate baterako eskailera nagusiko tarte harmailak, eraikina osatzen duten zatien asimetria, etab, etab. Kokatzen den eskualdearen zertzelada batzuk ere baditu. Bi sarrerez osatuta dago, bata gurdientzat prestatua dagoen Iparraldekoa, arkupeduna, eta bestea ate nagusia den Hegoaldekoa, oinarri oktogonalezko bi dorreekin eta tarte bikoitzezko harmailekin. Eraikina harri landuzkoa da eta arbelezko estaldurak ere baditu. Barnekaldean interes handiko margolanak dituzten harrera gelak nabarmentzen dira, hauen egile batzuk Benedito, Sorolla, Sotomayor, etab, direlarik. 1932tik aurrera jauregia Menéndez Pelayo Nazioarteko Unibertsitatearen udako ikastaroen egoitza da. 1993an Santanderreko Udalak Luis de la Fuenteren proiektuaren arabera jauregia berriztatu egin zuen.
|