About: dbpedia-eu:Mack_Sennett   Goto Sponge  NotDistinct  Permalink

An Entity of Type : owl:Thing, within Data Space : eu.dbpedia.org associated with source document(s)

AttributesValues
label
  • Mack Sennett
comment
  • Mack Sennett (Michael Sinnott jaioa; Richmond, Quebec, 1880ko urtarrilaren 17a – Woodland Hills, Kalifornia, 1960ko azaroaren 5a) Estatu Batuetako zinemagilea izan zen. Antzezlea, zuzendaria eta produktorea izan zen. Music-hallean lan egin zuen zineman hasi aurretik. 1909an eta 1910ean, Griffithen film barregarrietan lan egin zuen, antzezle gisa. 1912an, Keystone Comedies Corp. produkzio-etxea sortu zuen, Estatu Batuetako zinema mutu barregarriaren eskolan garrantzi handia izan zuena. 1915ean, Triangle-Keystone enpresa sortu zuen, Griffithekin eta Incerekin batera. Antolatzaile bikaina izan zen, talentu handiko antzezle berriak ezagutarazi zituen, eta umore estilo berezi bat sortu zuen, basatia eta absurdoa, egunerokotasunari atxikia, harrapaketan eta ihesean, bata besteari lotutako gag-et
sameAs
depiction
  • External Image
dct:subject
is primary topic of
Wikipage page ID
Wikipage revision ID
prov:wasDerivedFrom
has abstract
  • Mack Sennett (Michael Sinnott jaioa; Richmond, Quebec, 1880ko urtarrilaren 17a – Woodland Hills, Kalifornia, 1960ko azaroaren 5a) Estatu Batuetako zinemagilea izan zen. Antzezlea, zuzendaria eta produktorea izan zen. Music-hallean lan egin zuen zineman hasi aurretik. 1909an eta 1910ean, Griffithen film barregarrietan lan egin zuen, antzezle gisa. 1912an, Keystone Comedies Corp. produkzio-etxea sortu zuen, Estatu Batuetako zinema mutu barregarriaren eskolan garrantzi handia izan zuena. 1915ean, Triangle-Keystone enpresa sortu zuen, Griffithekin eta Incerekin batera. Antolatzaile bikaina izan zen, talentu handiko antzezle berriak ezagutarazi zituen, eta umore estilo berezi bat sortu zuen, basatia eta absurdoa, egunerokotasunari atxikia, harrapaketan eta ihesean, bata besteari lotutako gag-etan eta etengabeko txikizioan oinarritua. Ospe handia izan zuten antzezleak kontratatu eta ezagutarazi zituen: Charles Chaplin, Roscoe Arbuckle (Fatty), Ben Turpin, Harry Langdon, Wallace Beery... Polizia-talde bat (Keystone Cops) eta suhiltzaile-talde bat sortu zituen, benetako gertakizunetara bidali ondoren, bere film barregarrietan agertzen zirenak. Berak sortutako Bathing Beauties emakume-taldeak (Gloria Swanson tartean, besteak beste) erotismo kutsua eman zien bere film askori. Arrakasta handia izan zuen, eta eskandalua ere sortu zuen. 1914tik aurrera, zuzendaritza utzi, eta filmak gainbegiratzeari ekin zion. Zinema soinuduna hasi zenean, haren zinemagintza gainbeheran zegoen, eta 1935ean, zinema utzi zuen. 1100 bat film egin zituen.
thumbnail
is primary topic of
Faceted Search & Find service v1.13.91 as of Jul 17 2018


Alternative Linked Data Documents: Sponger | ODE     Content Formats:       RDF       ODATA       Microdata      About   
This material is Open Knowledge   W3C Semantic Web Technology [RDF Data]
OpenLink Virtuoso version 07.20.3217 as of May 17 2017, on Linux (x86_64-pc-linux-gnu), Single-Server Edition (15 GB total memory)
Data on this page belongs to its respective rights holders.
Virtuoso Faceted Browser Copyright © 2009-2022 OpenLink Software