Lurraldebus txartela Mifare Classic teknologia duen kontaktu gabeko bidaia txartela da, 2007ko ekainean Gipuzkoako Foru Aldundiak alhan jarritakoa. Txartelak probintzia osoko garraio publikoen ordainketa-sistema bateratzeko asmoa du, hau da, txartel bakarra izateko jaulki da. Hala, ordu arte Gipuzkoako garraio publikoetan erabiltzen ziren beste txartel batzuk ordezkatu ditu.
Lurraldebus txartela Mifare Classic teknologia duen kontaktu gabeko bidaia txartela da, 2007ko ekainean Gipuzkoako Foru Aldundiak alhan jarritakoa. Txartelak probintzia osoko garraio publikoen ordainketa-sistema bateratzeko asmoa du, hau da, txartel bakarra izateko jaulki da. Hala, ordu arte Gipuzkoako garraio publikoetan erabiltzen ziren beste txartel batzuk ordezkatu ditu. Irrati-uhinen bidez 2 eta 10 cm bitarteko distantziara komunika dezake informazioa, txartela eta balioztatze-puntuaren arteko kontakturen beharrik ez duela. Txartelak saldo eguneratuaren informazioa gordetzen du, eta bezeroak balioztatze-puntuetako pantailetan zein beste dispositiboetan ikusgai du, adibidez Interneten.