Limoiondoa (Citrus × limon) 6 metroko altuera edukitzera irits daitekeen fruta-arbola hosto iraunkor txikia da. Bere fruitua limoia da, zapore oso azidoa eta oso usaintsua den fruta jangarria, garrazkien taldekoa. Limoiondoak azal leuna eta ebanisterian oso estimatua den zur gogor eta horixka dauka. Botanikoki, limoiondoa Citrus generoaren espezie hibridoa da.
Limoiondoa (Citrus × limon) 6 metroko altuera edukitzera irits daitekeen fruta-arbola hosto iraunkor txikia da. Bere fruitua limoia da, zapore oso azidoa eta oso usaintsua den fruta jangarria, garrazkien taldekoa. Limoiondoak azal leuna eta ebanisterian oso estimatua den zur gogor eta horixka dauka. Botanikoki, limoiondoa Citrus generoaren espezie hibridoa da. Limoiondoa Asiakoa da jatorriz, eta seguru asko Txinan eta Indian aspalditik hazten da. Ondoren, Ekialde Hurbilera iritsi zen K.a. 700. urte inguruan, eta musulmanek sakratutzat hartu zuten. Arabiarrak izan ziren, hain zuzen, limoia Europara eraman zutenak.