comment
| - Lapurdi Euskal Herriko zazpi herrialdeetako bat da, erdialdean kokatua. Administrazioari dagokionez, Frantziako Akitania eskualdeko Pirinio Atlantikoak departamenduko (64. departamendua) parte da. 858 km² ditu, eta 2013an 243.466 biztanle zituen. Ez du inolako lurralde ofizialtasunik Frantziako administrazioan. Hiriburua Baiona da, Pirinio Atlantikoetako departamenduko suprefetura eta Ipar Euskal Herriko hiririk jendetsuena dena. Baionaz gain, Angelu, Biarritz, Donibane Lohizune, Hendaia Hazparne eta Ziburu dira hiri nagusiak.
|
has abstract
| - Lapurdi Euskal Herriko zazpi herrialdeetako bat da, erdialdean kokatua. Administrazioari dagokionez, Frantziako Akitania eskualdeko Pirinio Atlantikoak departamenduko (64. departamendua) parte da. 858 km² ditu, eta 2013an 243.466 biztanle zituen. Ez du inolako lurralde ofizialtasunik Frantziako administrazioan. Hiriburua Baiona da, Pirinio Atlantikoetako departamenduko suprefetura eta Ipar Euskal Herriko hiririk jendetsuena dena. Baionaz gain, Angelu, Biarritz, Donibane Lohizune, Hendaia Hazparne eta Ziburu dira hiri nagusiak. Pirinioak, Aturri ibaia eta Kantauri itsasoa (Bizkaiko golkoa) dira Lapurdiren muga naturalak. Iparraldean Gaskoniarekin du muga, ekialdean Nafarroa Beherearekin, mendebaldean Kantauri itsasoarekin eta hegoaldean Gipuzkoa eta Nafarroa Garaiarekin. Baiona hartzen da Lapurdiko hiriburutzat. Alta, Frantziako Iraultzaren ondorioz foruak kenduak izan zirenetik baizik ez da. Orduan onarpen instituzionalik gabe geratu ziren hiru euskal lurraldeen hiri nagusi bihurtu zen Baiona, hots iparralderen hiriburua. Historikoki Lapurdiko jauntxoen bilgunea, Lapurtarren Biltzarra, Uztaritzen kokaturik zegoen, herrialdearen erdialdean. Kostaldearen jarduera nagusia turismo masiboarekin lotua da, bereziki Biarritzen, Donibane Lohizunen eta Hendaian. Barnealdean oraindik muino berdeak eta herri txikiak dira nagusi; Sara eta Ainhoa herri politenen zerrendan sar daitezke. Bertan nekazal turismoa eta naturari lotutakoa garrantzia hartuz doaz. Frantsesen folklorizazioaren ondorioz, herrialdea, bertzeak bertze, Baionako jaiengatik, kostaldeagatik eta Ezpeletako piperrarengatik ezaguna da.
|