About: dbpedia-eu:Katon_Maior   Goto Sponge  NotDistinct  Permalink

An Entity of Type : owl:Thing, within Data Space : eu.dbpedia.org associated with source document(s)

AttributesValues
label
  • Katon Maior
comment
  • Marko Portzio Katon (latinez: Marcus Porcius Cato) (K. a. 234 - K. a. 149) Erromako politikaria izan zen, Censor, Sapiens, Priscus, edo Maior goitizenak jaso zituena. Azken hau Katon Minor (bere hereniloba) bereizi ahal izateko. Haren familia jatorri plebeiokoa zen, zein kargu publikoetan aritzeagatik noblezia irabazi zuen. Valerio Flakoren babespean, Erromara joan zen eta kuestore (K. a. 204), edil (K. a. 199), pretore (K. a. 198) eta kontsul (K. a. 195) izendatu zuten.
sameAs
depiction
  • External Image
dct:subject
is primary topic of
Wikipage page ID
Wikipage revision ID
prov:wasDerivedFrom
has abstract
  • Marko Portzio Katon (latinez: Marcus Porcius Cato) (K. a. 234 - K. a. 149) Erromako politikaria izan zen, Censor, Sapiens, Priscus, edo Maior goitizenak jaso zituena. Azken hau Katon Minor (bere hereniloba) bereizi ahal izateko. Haren familia jatorri plebeiokoa zen, zein kargu publikoetan aritzeagatik noblezia irabazi zuen. Valerio Flakoren babespean, Erromara joan zen eta kuestore (K. a. 204), edil (K. a. 199), pretore (K. a. 198) eta kontsul (K. a. 195) izendatu zuten. Moral publikoaren ikuskatzaile zorrotza izan zen. Lex Oppia, zein Bigarren Gerra Punikoan luxua murrizteko abian jarri zen, bertan behera utzi zutenean, Katonek kontra egin zuen. Sardinian eta Hispanian ere bere moral zorrotza erakutsi zuen. K. a. 191an, Seleukotar Inperioko Antioko III.a Handiaren kontrako gerran, Termopiletako guduan paper garrantzitsua jokatu zuen Katonek, horregatik ospe militarra eskuratuz. Geroztik buru belarri murgildu zen Erroma barneko kontuetan, batez ere hautagaien jokaera ikuskatzean. Katonek sortutako izpiritu honen ildoan, Eszipion Afrikarra eta Eszipion Asiarra epaitu ziren ustelkeria leporatuta. Eszipion Afrikarra absolbitu zuten Hanibalen kontrako garaipenak gogoraraziz, baina Erromatik kanpo erretiroa hartu behar izan zuen. Katoren zeregin nagusia, ordea, Erromara etorri berri zen kultura helenikoari aurre egitea izan zen. Kultura honek erromatarren ohitura sinpleak iraultzeko arriskua ekarri zuen. Zentsore aritu zenean, su eta gar borrokatu zuen inbasio hori. Militarren eta senatarien zerrendak zorrotz baino zorrotzago ikuskatzen zituen, baliozkoak ez direnak bota zaitezen. Luxuaren kontrako arautegia zorroztu zuen. Apaindura pertsonalen gaineko zerga martxan jarri zuen, batik bat emakumezkoen kasuetarako. K. a. 181ean, lex Orchia babestu zuen, zeinek ikuskizunetako publikoaren kopurua murrizten baitzuen. K. a. 169an, lex Voconia ere babestu zuen, zeinek emakumeen zilegizko aberastasuna ikuskatzen zuen. Aldi berean, ubideak eta estoldak eraiki, berritu eta zaindu zituen. Ur publikoaren erabilera pribatua ere zigortu zuen. Bidea oztopatzen zuten etxeak eraitsi zituen. Zentsore aritu zenetik (K. a. 184tik) ez zuen berriro kargu publikorik hartu. Nolanahi ere, Senatuan ospe handiko hitzaldiengatik nabarmendu zen. Bakoren misterioen aurrean aztoratu zen, ohitura helenistikoen indarra ikusita. Atenasek filosofoak (Karneades, Diogenes eta Kritolao) enbaxadore bidali zituenean, berehala eskatu zuen haien kanporatzea, ikusmolde arriskutsua zutelako salaketapean. Bere azken eginkizun publikoa Kartagoren kontrako gerra bultzatzea izan zen. Kartagok berreskuratutako ahalmen ekonomikoak txundituta, etsai tradizionalaren erabateko suntsipena behin eta berriro eskatu zuen. Izan ere, Carthago delenda est esaldi ospetsuaren ustezko egilea da. Katonen ikuspuntutik, bizitza diziplinan oinarritzen zen. Senar gogorra, aita zorrotza eta maisu ankerra izan zen. Bizitza publikora bertute berberak eraman zituen, eta erromatarren ikusmoldetik, Katon ohitura zaharretako eredua izan zen beti.
thumbnail
is primary topic of
Faceted Search & Find service v1.13.91 as of Jul 17 2018


Alternative Linked Data Documents: Sponger | ODE     Content Formats:       RDF       ODATA       Microdata      About   
This material is Open Knowledge   W3C Semantic Web Technology [RDF Data]
OpenLink Virtuoso version 07.20.3217 as of May 17 2017, on Linux (x86_64-pc-linux-gnu), Single-Server Edition (15 GB total memory)
Data on this page belongs to its respective rights holders.
Virtuoso Faceted Browser Copyright © 2009-2021 OpenLink Software