Junzo Sakakura (Gifu, 1901 - Tokio, 1969) japoniar arkitektoa izan zen. Le Corbusierren lantegian lan egin zuen 1931n, eta japoniar pabiloia eraiki zuen 1937ko Parisko Nazioarteko Erakusketarako, non Japoniako arkitektura berriaren moldeak ezarri baitzituen. Japoniara itzuli zen, eta Kamakurako Arte Modernoko Museoa (1951), Tokioko Nazioarteko Etxea (1955), Tokioko Shinjuku geltokia (1966-1967) eta 1970eko Osakako Nazioarteko Erakusketarako indar elektrikoko pabiloia eraiki zituen, besteak beste.